Beharrezkoa da azkar eta urrats sendoekin aurrera egitea Irunen osasun egoera eta laguntza hobetzeko
Martxoaren 31ko Osoko Bilkuran gainerako talde politikoen babesa lortzea espero du talde jeltzaleak
BIDASOA ESIrako 2023-2033 Plan Zuzentzaileak jasotzen duen ibilbide orria aurkeztu denez, eta gure hiriak Irunen bizi duen egoera ikusita, EAJ-PNVtik beharrezkoa ikusten dugu Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak beraien arteko lankidetza estutzea eta helburu beraren alde lan egitea; Irungo osasun egoera hobetzea eta irundarrei zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzea.
Helburu horrekin, eta irundarrek ahalik eta lasterren osasun laguntza hobea izan dezaten, datorren martxoak 31an leku izango duen Ogiko Bilkurara, mozio bat aurkeztu dugu. Bertan, Irungo Udalaren eta Osakidetzaren arteko hitzarmen bat adostea eskatzen diogu Osasun Sailari, zein epeak, konpromisoak eta finantzaketa zehazteko, anbulatorio zentral handi berri bat eraikitzeko, Oinaurren beste txikiago bat ahalbidetzeko, eta laguntza-zerbitzuak hobetzeko helburua duen
Orain ia urtebete, 2022 urtearen erdialdean, Osakidetzak jada alkateari hausnarketa-prozesu bat ireki zuela jakinarazi zion, gure hiriko antolamendu sanitarioaren eredua aztertzeko eta, hala badagokio, egokitzeko edo hobetzeko. Prozesua amaitu ondoren, sailburuak berak helarazi zion hausnarketa horren emaitza Udal Gobernuari, eta lursail bat eskatu zien ondorioztatutakoari aurre egiteko: Irunek anbulatorio handi bat behar duela hiriaren erdigunean. Baina, Irungo Udalak Osasun Sailari erantzun seriorik eman gabe jarraitzen du.
Gure taldearentzat, Irunek anbulatorio berri, handi, zerbitzu gehiagoko eta joan etorriak murrizteko kokapen zentrikoa duena ezartzeko kokalekua, argia da: Via Irun.
Anbulatorio zentral handi bat, egun herritarren beharrei erantzuten ez dien zentroko anbulatorioa ordezkatuko lukeena. Eta horrez gain, beste txikiago bat Oinaurren, Ventas inguruan. Behin baino gehiagotan Santano alkateari eskatu diogu hemen aipatzen duguna, profesionalei entzuteko eta zentroan 8.000 metro karratuko anbulatorio handi baten alde egiteko, eta ez konformatzeko zentroko zaharra 3.600 metrora zabaltzearekin, ia ezingo bailuke zerbitzu berririk hartu.
Alferrik galdu ezin dugun aukera baten aurrean gaude. Hori dela eta, Santano alkateari, beste behin eskatzen diogu bete dezala orain hilabeteak jakinarazi eta eskatu zitzaiona eta Bidasoako ESIaren Plan Zuzentzaileak jasotzen duena. Osasun-arloko profesionalek eta arlo horretako adituek osatutako Plana. Tamalez, alkateak, orain arte, Osakidetzaren eskaintzari uko egin dio eta beste alde batera begiratu du. Santano alkatea hartzen ari den erabakiak hiria geldiarazten ari dira. Irunen aldeko apustua egiteko garaia da, Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa aprobetxatzekoa. Horregatik guztiagatik aurkezten dugu mozio hau hurrengo osoko bilkurara.