EAJ-PNVk babesa adierazi dio Szeklerlanden autonomiari, Askatasunaren Eguna dela eta

Luke Uribe-Etxebarria senatariak Marosvasárhelyn adierazi duenez, aldarrikapen hori “guztiz koherentea” da Europar Batasunak “politika, hizkuntza eta kultura aniztasuna errespetatzeko eta aitortzeko” dituen balioekin

EAJ-PNVk babesa adierazi dio Szeklerlanden autonomiari, Askatasunaren Eguna dela eta 10Martxoak
2023
2023 MartxoaK 10 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Luke Uribe-Etxebarria senatariak EAJ-PNVren babesa helarazi dio Szeklerlanden autonomiari, gaur bertako hiriburuan egindako ekitaldian. Herri honen Askatasunaren Eguna dela eta, Uribe-Etxebarriak, alderdi jeltzalearen izenean, urtero bezala Szeklerren Martirien Obeliskoaren ondoan, Marosvasárhelyn, egin den elkarretaratzean parte hartu du, Errumaniako lurretan.

“Zuon arbasoak antzina-antzinatik bizi izan diren lurralde batean antzinako kultura eta hizkuntza zaindu eta bizirik mantentzeko egin duzuen lana” balioesteaz gain, Uribe-Etxebarriak Szekler herria animatu du “Europako borroka baketsu eta demokratikoan eskualde nazional baten biziraupenaren alde, nahiz eta Errumaniako kultura boteretsu eta aberatsak inguratutako eremu batean izan”. Adierazpenok ekitaldian bildutakoen aurrean egin ditu ordezkari jeltzaleak, Izsák Balázs Szekler Kontseilu Nazionaleko presidentea tartean zela.,

Aurrez aurre duten “lan zaila” agerian utzi arren, senatari jeltzaleak azpimarratu du bere aldarrikapena “guztiz koherentea dela Europar Batasunaren balio eta printzipioekin”, ez bakarrik ikuspegi demokratikoagatik eta elkarrizketan oinarritutakoagatik, baizik eta “Europa, batez ere, baliodun komunitatea delako, baita aniztasun politiko, linguistiko eta kulturalarekiko errespetua eta aintzatespena adierazten duelako ere”, iritzi dio. “Kultura eta hizkuntza aniztasun hori Europa  aberasten ari da. Gutxiengoen eskubide horiek oinarrizko giza eskubideen funtsezko zati dira, Estatuaren gehiegikerien aurrean giza duintasuna defendatzeko. Beraz, gutxiengo nazional eta eskualde gehienek tolerantzia ez ezik, autonomia aktiboa eta politikoa ere behar dute beren biziraupenerako”.

Amaitzeko, EAJ-PNVko ordezkariak adierazi du espero duela Szeklerren Askatasunaren Egun honek “beste urrats bat ematea autonomiaren bidezko eta arrazoizko helburu horretan. Helburu horretarako, Szekler herriari nazio kontzientzia, iraunkortasuna, elkarrizketa, elkarrekiko konfiantza, negoziazioa, zuzenbidea eta demokrazia” eskatu dizkio.

 

Interesatu Zaitez