EAJ-PNVk animalien ongizateari buruzko legearen aurka egin du, Euskadiren eta Nafarroaren eskumenak urratzen dituelako

Nerea Ahedok EH Bilduri egotzi dio “subiranotasuna harrotasunez agertzen” dutela baina legea babestuz “badirudi ez zaiela axola Euskadiren eta Nafarroaren eskuduntzak zapaldu ditzatela”

EAJ-PNVk animalien ongizateari buruzko legearen aurka egin du, Euskadiren eta Nafarroaren eskumenak urratzen dituelako 08Martxoak
2023
2023 MartxoaK 08 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euskal Talde Parlamentarioa Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteko Legearen aurka agertu da, Euskadiren eta Nafarroaren eskumenak urratzen dituelako. Izan ere, EAJ-PNVk beto bat aurkeztu du, onartua izatetik oso gertu egon dena, testua Diputatuen Kongresura itzuliko zukeena, eta gaur onartu den legea izaten ari den kontrako erantzun zabala agerian utzi duena.

Nerea Ahedo senatariak betoa defendatu du, eta lege-proiektua Gobernuari itzultzea eskatu du, “hiru arrazoi sinplerekin: lehenik eta behin, Espainiako Estatuak ez du eskumen-titulurik gai horri buruzko legeak egiteko –ez ekonomiaren antolamendu orokorra, ez animalien osasuna, ez ingurumena bera, horiek baitira lege hau egiteko aipatzen diren tituluak, ezin dira benetan eskumen titulu izan bizitza animalaren babes integralari buruzko lege bat garatzeko–; bigarrenik, eskumenen inbasio argia da; eta, hirugarrenik, izaera zentralizatzaile eta erregelamendugile argia du, eta, gure ikuspuntutik, lege gisa lortu nahi duen oinarrizko izaera nabarmen gainditzen du”, adierazi duenez. “Ez da onargarria horrelako lege bat Ganbera bati aurkeztea ere, are gutxiago ahal izatea eta lurralde-ganberan eztabaidatzen aritu behar izatea”, gaineratu du.

Azkenik, EAJ-PNVko senatariak EH Bilduren eta ERCren jarrera azpimarratu du, bai betoaren aurka, bai legearen alde egin dutenak. “Ez dugu ulertzen nola subiranotasuna harrotasunez agertzen duten behin eta berriz eta gero, egunerokotasunean, legez lege, badirudi ez zaiela axola Euskadiri eta Nafarroari dagozkien eskumenak zapaldu ditzatela”.

Interesatu Zaitez