Debagoienako EAJ-PNVko emakumeak indarrak batu eta afari batean elkartu dira

Debagoienako EAJ-PNVko emakumeek afari bat egin dute indarrak batzeko, elkar ezagutzeko eta gaualdi batekin gozatzeko.

Debagoienako EAJ-PNVko emakumeak indarrak batu eta afari batean elkartu dira 07Martxoak
2023
2023 MartxoaK 07 |
Debagoiena

PARTEKATU

Debagoienako EAJ-PNVko emakumeek afari bat egin dute indarrak batzeko, elkar ezagutzeko eta gaualdi batekin gozatzeko.

Hitzordua joan den ostiralean izan zen eta 31 emakume jeltzale elkartzea lortu zuen. Sabino Arana Fundazioak iaz Emakume Abertzale Batza (EAB), Estatuko lehen erakunde politiko femenino nazionalista eta Euskadin inoiz izan den mugimendu feministarik eraginkor eta indartsuena, eratu zeneko mendeurrenean banatu zuen zapiarekin lepoan, jeltzaleek adierazi zuten aitzindari haiek berdintasunerako bidea argitu zutela eta sugar hori bizirik mantendu eta ibilbidea osatu behar dela. Ildo horretan, adierazi zuten Gipuzkoan aurrerapausoak eman direla azken urteetan, eta bide horretan jarraitzeko konpromisoa hartu dute, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde. Topaketa atsegina eta interesgarria izan zen, datozen urteetan jarraipena izango duen ekimen berri baten hasiera.

Interesatu Zaitez