Besteak beste zuzendaritza-funtzioa meritutzat hartuko da karrera profesionalean, malgutasuna emango da egutegian eta ordutegian eta zuzendariek beren bigarren agintaldia amaitu eta ondorengo urtean ez dute irakasle-eginkizunik bete beharko
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak prentsa aurrean aurkeztu du gaur goizean unibertsitatez besteko ikastetxe publikoetako zuzendaritza-funtzioari, beren eginkizunaren ebaluaketari eta aintzatespenari buruzko Dekretu berria. Esandako Dekretuak erantzuten dio Hezkuntza Saila egun garatzen ari den estrategiari, Euskadiko ikastetxe publikoek hezkuntza alorrean lehen mailan egon daitezen.
Zuzendaritza ahaldunduak
XXI. mendeko ikastetxe bateko zuzendaritzak eskumen berriak eta lidergo-estilo berriak behar ditu, hezkuntza-erronka berriei erantzungo dieten estrategiak bultzatzeko. Dekretu berria uste sendo horretatik abiatzen da, eskola-zuzendaritza prestatua eta ahaldundua sustatzeko, hezkuntza-komunitateko kide guztiak helburu komunetara motibatzeko gai izango dena. Modu horretan aurreikusitako xedeak lortuko baitira, bereziki ikasleen hezkuntza-arrakasta zein pertsonala lortzera bideratutakoak.
Zuzendaritzaren jarduna ikastetxeen funtzionamendua hobetzeko eta aldaketa kudeatzeko eraginik handiena duen faktoreetako bat da, hain zuzen ere, bigarrena, irakasleen aldagaiaren ondoren. Era berean, ikerketek zein nazioarteko hezkuntza-praktikek gero eta nabarmenago aitortzen dute ikastetxeetako zuzendaritza-taldeek zeregin garrantzitsua dutela bai antolaketari eta kudeaketari dagokienez, bai hezkuntza-erantzunaren kalitatea etengabe hobetzeko alderdiei dagokienez. Ebidentzia horrek berak aholkatzen du eskola-zuzendaritzei behar duten prestakuntza eta laguntza ematea euren zeregina eraginkortasunez bete dezaten. Alde horretatik, dekretu berriak ongi prestatutako zuzendaritza-taldeak sustatzen ditu, talde kohesionatu eta egonkorrak, ikastetxeak eraldatzeko gai izango direnak. Zuzendaritza-taldeen lidergoa arrakasta-faktore erabakigarria da.
Horrela bada, ikastetxeetan gobernantza berriak eraikitzea erraztuko duen dekretua osatu da. Ikuspegi pedagogiko batekin, lidergo partekatua gauzatuko duten eta, aldi berean, hezkuntza-komunitateak lidergo horretan parte hartzea sustatuko duten zuzendaritza-taldeak eratzea. Horiek guztiak aintzat hartuta, dekretu berriaren ezaugarri nagusien artean hauek nabarmendu daitezke:
Iturria: Irekia