Noemi Ostolaza Arcauz izango da Orioko EAJ-PNVren hautagaia alkatetzarako

Orioko EAJ-PNVk, bere batzarrean, Noemi Ostolaza Arcauz maiatzaren 28an izango diren hauteskundeetan, alderdiaren zerrendaburu izendatu du aho batez.

Noemi Ostolaza Arcauz izango da Orioko EAJ-PNVren hautagaia alkatetzarako 27Otsailak
2023
2023 OtsailaK 27 |
ORIO

PARTEKATU

Ostolazak badu esperientzia udaletxeko lanetan, izan ere, bertan 12 urte  egin zituen zinegotzi moduan eta zortzi urte ostean herrigintzara bueltatzen da. Beste erakundeetan ere badu eskarmentua, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Jaurlaritzan ere lan egin du.

Gaur egun Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Departamentuko Gabinete zuzendaria da. Aurretik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Departamentuan aholkulari lanetan 8 urte egin ditu.

Gogotsu eta ilusioarekin hartzen du aurretik duen erronka. Ilusio berbera eta eskarmentu handia duen lan taldearekin Oriorentzat eta herritarren onerako izango den programa bat osatzeko lanean ari dira. 

Ardura berri hauei aurre egiteko, lana gogotik eta arduratsu egingo dutela adierazi du Orioko herriak merezi duen lekuan kokatu dezagun.

 

Interesatu Zaitez