Irungo PNVk Santanori eskatu dio zentroan 3.600m2-ko anbulatorio batekin ez konformatzeko eta, 10.000 m2-ko baten alde egiteko

Iridoyk Santanori eskatu dio erantzun diezaiola Osakidetzak 10.000 m2-ko zentroan bat eraikitzeko hartutako konpromisoari

Irungo PNVk Santanori eskatu dio zentroan 3.600m2-ko anbulatorio batekin ez konformatzeko eta, 10.000 m2-ko baten alde egiteko 26Otsailak
2023
2023 OtsailaK 26 |
Berria

PARTEKATU

Azken gertakariak ikusita, Irungo EAJ-PNVtik, Xabier Iridoy gure bozeramailearekin batera, Santano alkateari eskatzen diogu erantzun diezaiola gure hiriaren eta bertako pertsonen beharrei, entzun diezaiela profesionalei eta apustu egin dezala 10000m2-ko anbulatorio handi baten alde, hiriaren erdigunean, eta ez dadila konforme egon 3600m2-ko batekin.

Anbulatorioa handi eta berria, irundar guztien egunerokotasuna erraztuko duena. Modernoa, zerbitzu gehiagorekin, eta punta-puntako teknologiarekin. Horixe da Osakidetzaren konpromisoa eta horixe da Osasun Sailak Jose Antonio Santano alkateari eskaintzen diona. Honek, ordea, orain arte uko egin dio eskaintza horri eta beste alde batera begiratu du.

Irunen aldeko apustua egiteko garaia da, Eusko Jaurlaritzak zentroan anbulatorio handi baten alde hartutako konpromisoa aprobetxatzekoa. Aitzakiak eta Santanoren erretorika alde batera utzi behar dira. Irungo herritarrek eskatzen dute eta datozen belaunaldiek beharko dute. Santanori eskatzen diogu ez dezala aukera hau galdu eta alde batera utzi.

Era berean, Oinaurre, Belaskoenea eta Ventas auzoek lehenbailehen beste anbulatorio txikiago bat behar dutela argi utzi nahi dugu, azken hilabeteotan esan dugun bezala.

 

Interesatu Zaitez