EAJ-PNVk Unibertsitate Sistemaren Legearen alde bozkatu du, euskal unibertsitate-sistemaren garapenari bide ematen diola iritzita

Rosa Peralek azpimarratu duenez, testu berriak Euskadiko errealitate sozialean oinarritutako sistema garatzea ahalbidetzen du

EAJ-PNVk Unibertsitate Sistemaren Legearen alde bozkatu du, euskal unibertsitate-sistemaren garapenari bide ematen diola iritzita 22Otsailak
2023
2023 OtsailaK 22 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Senatuko Euskal Talde Parlamentarioak Unibertsitate Sistemaren Lege Proiektua babestu du, irizten diolako “lege nahikoa orokorra dela, esparru nahikoa ematen duela gure gizarte-errealitatean errotuta dagoen euskal unibertsitate-sistemaren eredua garatzeko”, Rosa Peralek azaldu duenez. Senatari jeltzaleak EAJ-PNV "nahikoa asebetetzen" duela adierazi du, baina azpimarratu du “ez dela gure legea” eta hori hobetuko luketen hainbat zuzenketa defendatu ditu. Hala, horien artean, nabarmendu du “unibertsitate-sistemen lege bat izan beharko lukeela, eta ez sistema bakar batena; izan ere, Estatuaren errealitatearen arabera ez dago bat bakarra, baizik eta sistema desberdinak elkarrekin bizi direla, bakoitza bere berezitasunekin, eta legeak hala islatu behar du”.

Rosa Peral senatariak EAJ-PNVren babesa arrazoituko luketen puntu nagusien dekalogo bat zerrendatu du, bai eta ahalbidetuko dituen aurrerapenak ere, hala nola unibertsitate-autonomia hobetzea, hizkuntza ofizialak errespetatzea eta sustatzea, prestakuntza duala txertatzea, eta, autonomia-erkidegoei dagokienez, euroeskualdeetakoak direnen berezitasunak aitortzea, ebaluazio-agentzien funtzioak indartzea eta beken, finantzaketaren eta unibertsitate-prezioen arloan dituen eskumenak errespetatzea.

Interesatu Zaitez