Iñaki Arregi Uria izango da EAJ-PNVren alkategaia Mendaron

Arregi, Mendaroko egungo alkateak, ilusioz eta gogo handiz hartzen du izendapena, Mendaroren etorkizuneko erronkei alkatetzatik ahalik eta ondoen erantzuten jarraitzeko.

Iñaki Arregi Uria izango da EAJ-PNVren alkategaia Mendaron 22Otsailak
2023
2023 OtsailaK 22 |
MENDARO

PARTEKATU

EAJ-PNVk mendaroarren konfiantza lortu nahi du maiatzeko hauteskundeetan. Horretarako, Iñaki Arregi egungo alkatea buru duen talde bat izango du. Bere alderdiak, Arregiren hurbiltasuna eta urte hauetan hartutako esperientzia nabarmendu ditu legegintzaldi berri bati aurre egiteko eta Mendaroren etorkizuneko erronkei ahalik eta ondoen erantzuteko.

Mendaroko alkate gisa, Arregik eta bere taldeak udal gobernua gidatu duen legegintzaldi honetan, mendaroarren beharrak eta udalerriaren gabeziak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du. Aurrerantzean ere bere konpromisoa argia da, “Mendaroren garapenean aurrera egitea, beti ere hurbiltasunetik, herritarrei entzunez eta beraien proposamenen eskutik”.

Azkenik, eskerrak eman dizkio bere alderdiari, berriro ere berarengan jarri duen konfiantzagatik.

Interesatu Zaitez