Frank Zubiaga Oñarteetxebarriak helburu argia dauka: “Errigoiti eguneratuko dugu, eta hurbiltasunez egingo dugu”

Errigoitiko alkategai jeltzalea “esker onez eta harro” dago “EAJ-PNV eta Errigoitiko herria, Urdaibaiko Biosferaren Erretserbaren birikia, ordezkatzeko eman zaion erantzukizunarekin”

Frank Zubiaga Oñarteetxebarriak helburu argia dauka: “Errigoiti eguneratuko dugu, eta hurbiltasunez egingo dugu” 20Otsailak
2023
2023 OtsailaK 20 |
ERRIGOITI

PARTEKATU

Frank Zubiaga Oñarteetxebarria izango da maiatzeko udal hauteskundeetan Errigoitiko alkatetzarako EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrendaburua. Hautagai jeltzaleak ideia argiak ditu: “Helburua da gure udalerria eguneratzea, eta hurbiltasunez egingo dugu; gure herrikideei galdetuko diegu biharko Errigoiti nolakoa izatea nahi duten”.

Zentzu horretan “erabakiak hartuko dira jendeak esango digunean oinarrituta; eurek izango dute hitza Errigoitirentzat onena dena erabakitzeko. Gure herrikideei galdetuko diegu zer behar duten herriak aurrera egin dezan”. Dagoeneko, bidelagun izango duen lantaldearen laguntzarekin proposamen baten zirriborroa egin dute. Esate baterako, “argiztapena hobetzea Metxikas eta Madalenen, Metxikasko aterpetxeari irtenbidea ematea,errepideen garbiketa hobetzea eta areagotzea eta landa turismoa sustatzea”, esate baterako.

Azken 15 urteotan Zubiagak nazioarteko aholkulari komertzial gisa lan egin izan du Volkswagen-en, hiru hizkuntzatan moldatzen da (gaztelania, ingelesa eta euskara) eta ibilbide luzeko mendi -ibiliak egiten ditu “nahi beste praktikatzerik ez dudan arren”. Alabaren partidetan ez du huts egiten Lointek Gernika taldeko kidea da, ezta semearenetan ere “futbolaz gain zesta punta praktikatzen du”. Alkategaiak herri kirolen sustatzaile amorratua da “bakarrak dira munduan; gure txikiei irakatsi behar diegu nondik gatozen eta gure sustraiak zein diren”, aldarrikatu du. Errigoitin gehien estimatzen duena da “transmititzen duen bakea, bai eta lasaitasuna ere, hiri handietatik urrun baikaude”. “Terapiarik onena da goizean goiz altxatzea eta gure inguruei begiratzea, haize garbia arnasteak ez du preziorik. Denek ez dute Urdaibaiko Biosferaren Erretserbaren birikian bizitzeko pribilegioa”, esan du harrotasunez.

Interesatu Zaitez