Amaia Agirre Muñoa izango da berriz ere EAJ-PNVren alkategaia Getxo “garden, parte hartzaile eta hurbila” bermatzen jarraitzeko

Ondarreta, Algorta eta Getxo Zaharrako uri batzarrek egungo alkatea aukeratu dute 2023ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrendako buru izan dadin

Amaia Agirre Muñoa izango da berriz ere EAJ-PNVren alkategaia Getxo “garden, parte hartzaile eta hurbila” bermatzen jarraitzeko 13Urtarrilak
2023
2023 UrtarrilaK 13 |
GETXO

PARTEKATU

Amaia Agirre Muñoa (Getxo, 1974) izango da, berriz ere, EAJ-PNVk Getxoko alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia datorren urteko maiatzean egingo diren udal hauteskundeei begira. Egungo alkatea, herri horretan kargura iritsi den lehen emakumea delarik, Getxoko Buru Batzarren Artekoak proposatua izan da (Ondarreta, Algorta eta Getxo Zaharrako Uri Erakundeek osatua) eta alderdikide jeltzaleek aukeratu dute azken asteotan egin den barne prozesuan, iragan asteartean, urtarrilak 10, azken batzarra egin zelarik.

“Niretzat harro egoteko moduko gauza da karguan jarraitu ahal izatea, azken lau urteotan, horri esker, getxotarren bizi kalitatea hobetzea ekarri duten proiektuak aurrera ateratzeko aukera izan dudalako”, adierazi du Agirrek ofizialki alkategai aukeratua izan denean. Egungo alkateak Getxoko EAJ-PNVko alderdikideengandik jaso duen babesa eskertu du, eta nabarmendu nahi izan du agintaldi honetan udal zerbitzu sozialen babes eta garapenari eman zaion bultzada. Agirreren esanetan “biztanleriaren zahartzeak, familia-esparruan ematen ari diren aldaketak, berdintasunak eta gizartearen aniztasunak berarekin ekarri dituen erronkei egokiro heltzeko”.

Halaber, azken urteotan landu den beste proiektuetako bat izan da Fadurako Gizarte eta Kirol Zentro berria, datorren urtetik aurrera kirol kluben jarduera soziala hartuko baitu, eta berrikuntzari lotutako enpresen berrikuntza polo bat; bai eta Getxoko Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria ere (HAPO), 4.601 etxebizitza berri eraikitzea ahalbidetuko duena Getxoko gazteen beharrei erantzuteko. Esandako horri guztiari gehitzen zaizkio parke berriak, ekipamenduak eta hurbileko zerbitzuak 110.600 metro koadrotan. Era berean, hautagaiak lideratu duen lan instituzionalari esker Erromon eraiki ahal izango da Belaunaldien arteko Zentroa, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan. Gune berean kokatuko dira helduentzako egoitza eta gazteentzako etxebizitza dotazionalak.

Era berean, beste herri administrazioekin batera egin den lan esanguratsuari esker, Areeta eta Sestao itsasadarraren azpitik lotuko dituen metro-anezkaren proiektua gauzatu da, 2028tik aurrera metroaren 1 eta 2 lineak 4 minuturo komunikatzeko. Enpresen talentua bultzatzea ere izan da legealdi honen ardatz nagusienetakoa, Algortan egin den enpresen haztegiari esker eta Kirol Portuko ETE teknologikoen zentroari esker.

Bestetik, Hiri Agendaren garapena ere izan da Agirreren lantaldearen beste lehentasun bat. Mugikortasun Plan berriaren bidez aparkalekuak egin dira Gainzan eta Ibarbengoan, TAO expres delakoa jarri da merkatal guneetan eta bidegorri zare zabala egin da mugikortasun jasangarrirako bidean aurrera egin ahal izateko, gero eta getxotar gehiago anima daitezen udalerriaren barruan toki batetik besterako ibilbideak egitera eta aukera hori emateko. Loturak ere egin dira Getxoko inguruekin, Uribe Kostako herriekin egin diren konexioen bidez.

Toki administrazioa modernizatu da leihatila bakarrarekin eta oinarrizko zerbitzuetan bikaintasunaren helburua ezarriz. Hondakinen kudeaketarako eta energia berriztagarrien aldeko estrategia berria jarri da abian, ekonomia zirkularraren barruan kokatzen diren ekimenak sustatuz eta aurrezpena ahalbidetuz.

“Proiektu eta lan ildo hauek guztiek, batzuk egin dira eta beste batzuk garapen bidean daude, helburu dute Getxoko biztanleak izan daitezela Udaletik hartzen diren erabakien helburu nagusi, hori delarik udal kudeaketaren xede nagusia,ekimen eta proposamen publikoak moldatuz eta egokituz, beren beharrei erantzuteko”, nabarmendu du hautagai jeltzaleak.

Agirrek esperientzia luze eta zabala du udal kudeaketan. 2019an alkate bihurtu aurretik zinegotzi lanak egin zituen Getxoko udalean Komunikazioa, Parte hartzea eta Gardentasuna arloan. Udalaren gobernuan egin duen ibilbide garrantzitsu hau izan da, bere prestakuntzari eta soberan erakutsi duen lidergoari lotuta, legealdi honetako lorpenez eta proiektuez gain, Uri Erakundeek kontuan izan duten arrazoi nagusia, datorren udal hauteskundeetarako ere Getxoko alkategai izendatzeko.

BIOGRAFIA

Amaia Agirre Muñoa Psikologian lizentziatu zen EHU-UPVn. Ikerketa lanetarako nahikotasun agiria jaso du eta 20 urteko ibilbide profesionala egin du gatazkak konpontzeko bitartekaritza lanean eta taldeen kudeaketa eta dinamizazio alorrean. Getxoko alkate bihurtu zen arte Agirre Lehendakari Center For Social and Political Studies-en lan egin zuen, Getxoko Udalean Komunikazio, Parte hartze eta Gardentasun zinegotzi lanetan aritzeaz gain.

Euskalduna da eta bere beste hizkuntzak dira gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Familiaz gain, maite ditu kirolak eta artea, bai eta gastronomia eta bidaiatzea ere. Ibilbide akademikoagatik zein profesionalagatik, beste errealitate sozial batzuk ezagutu ahal izan ditu, Europakoak zein Ipar Amerikakoak; eta ibilbide profesionalak edo pertsonalak abalatzen dute giza harremanen kontuetarako, gatazkak konpontzeko zein berrikuntza gaietarako.

Interesatu Zaitez