Sabin Etxean eman duen prentsaurrekoan, bozeramaile jeltzaleak Estatuko buruari eskatu dio berak etengabe aipatzen duen `berrikuntza- eta moldatze izpirituarekin´ bat eginik “Espainiako Estatuan diren nazio- errealitateak” aitor ditzala
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, Felipe VI.ari eskatu dio gaur “besteei eskatzen diena bere buruari ere eskatzea” eta ordezkatzen duen erakundearen gainbeheratzearekin amaitzen lagun dezala bere bortxaezintasuna mugatuz, EAJ-PNVk proposatzen duen bezala.
Sabin Etxean eman den prentsaurrekoan eta atzo Erregeak eman zuen diskurtsoaz eta erakundeen gainbeheratzeaz hitz egiterakoan “errua denen artean banatu baina inor zehaztu gabe” egiten duela nabarmenduz, bozeramaile jeltzaleak azpimarratu duenez Felipe V.ak “erraz dauka erakundeen gainbeheratze horrekin amaitzen laguntzen badu”, hau da Konstituzioan jasotzen den bortxaezintasuna bere jardun publikora mugatuz. Proposamena hau, berriz ere, Euskal Taldeak jarri du mahai gainean, oraingo honetan iragan astean Konstituzioaren aldarazpenaren kariaz aurkeztu dituen zuzenketen bidez, egun Kongresuan garatzen ari den izapide prozesuan. “Bere esku dago; alderdi politikoak erreforma horretara bultzatu beharko lituzke, bere aitak esan zuena (eta, jakina, sinesten ez zuena) sinesten badu, hori hobetu dadin, ziurtatu du. Zarzuelak hitz egin dezala, esan dezala baietz eta, gainera, garaia dela, baldin eta borondatea badu”, gaineratu du.
Halaber, Felipe VI.ak bere diskurtsoan aipatu dituen `gizartearen zatiketaz´ eta `etengabe eraberritu eta unean uneko garaietara moldatu beharraz´ hitz eginez, Estebanek gogoratu duenez “Herri honetan gizatalde handi batzuk daude Konstituzioarekin sekula ados egon ez direnak, eta bere sasoian ados egon ziren batzuek ere auzitan jartzen dute”, eta zentzu horretan Estatuko Buruari eskatu dio “egungo denboretara moldatzea, 2017ko urriaren 3an eman diskurtsoa bezalakoak ez egitea eta nazioen errealitatea aitortzea”. Horretarako, EAJ-PNVk Konstituzioaren erreformari aurkeztu dion beste zuzenketa batean planteatzen du nazioen aitortza hori. “Gauza horietaz guztiez hitz egiten hasi beharko genuke gizartearen baitan ematen diren zatiketa horiekin horren arduratuta badaude elkarbizitzarako arauei eta Espainiako Konstituzioari dagokionez”, esan du Estebanek.
Amaitzeko, eta Erregeak aipatu duen hirugarren ardatzari dagokionez, Estebanek baieztatu du EAJ-PNVk ez duela asumitzen elkarbizitzaren gainbeheratzearen erantzukizuna. “Gure usteak defendatzen ditugu irmotasunez eta zuzentasunez, besteak errespetatuz eta besteekin bizitzeko ahalegina eginez. EAJk ez du inola ere uste izan hitz horiek berarengatik esan direnik ”, amaitu du.