E.K.aren erreformari eginiko zuzenketetan, egun Kongresuan izapide prozesuan dagoena, EAJ-PNVk Indar Armatuen eginkizunak mugatzen ditu, 155. artikulua ezabatzen du eta Eskubide Historikoen berme instituzionalak hobetzen ditu, eta horretarako `Karen Foru Sala´ eratzea aurreikusten du
Kongresuko Euskal Taldeak 11 zuzenketa aurkeztu dizkio Konstituzioa aldarazteko proiektuari, egun Kongresuan izapidetze prozesuan dagoenari. Aurkeztu dituen zuzenketen artean, 2. artikuluaren aldarazpenaren eta Xedapen Gehigarri berria sartzearen bidez, EAJ-PNVk proposatzen du Euskal Herriaren Erabaki Eskubidea jasotzea. Halaber, beste zuzenketa batean eta Euskal Taldeak aurreko batzuetan egin duen aldarrikapenarekin bat etorriz, E.K.aren 56. artikuluaren aldarazpena planteatzen du, Erregearen bortxaezintasuna mugatzeko.
“Euskal Herriaren eskubide historiko guztiak osorik betetzea, bere autogobernuaren adierazpen instituzional gisa, bere hiritargoaren erabaki eskubidearen bidez gauzatua, askatasunez eta demokratikoki ordezkatuta, eta egikaritze hau Estatuarekin itunduta”. Hauxe da Euskal Taldeak konstituzio-testuari proposatzen dion Xedapen Gehigarri berria “euskal errealitatea Estatuaren baitan artikulatzeko formula adeitsu eta iraunkor gisa”, bere justifikazioarekin ados. Argudio berberarekin “marko konstituzionala ezin delako adierazpen demokratikoa eta euskal gizarteak askatasunez adierazitako borondatea indargabetzeko muga juridikotzat hartu”, Euskal Taldeak 2. artikulua ere aldarazi nahi du “Estatua osatzen duten nazio eta erregioen autonomia eskubidea eta euren arteko elkartasuna aitortzeko eta bermatzeko”.
Bestetik eta Euskal Taldeak azken urteotan aurkeztu dituen ekimen ezberdinen ildo beretik EAJ-PNVk proposatzen du E.K.ren 56.3. artikulua aldaraztea Erregearen bortxaezintasuna mugatzeko eta zeregin instituzionaletara bideratuta, hau da, Koroaren ordezkaritza den aldetik egingo dituenetara.
Beste zuzenketa batean, Euskal Taldeak proposatzen du 155. artikulua ezabatzea “artikulu horretan bilatzen diren helburuetarako Konstituzioan erantzuna emateko aurreikusten diren mekanismoak nahikoak direlako”, bai eta 8. artikulua aldaraztea ere” Indar Armatuen eginkizunei buruzkoak. Hala, “Indar Armatuei ordenamendu konstituzionala edo lurraldetasuna bermatzea ez dagokielako, demokrazian horiek biak justizia auzitegiek zaintzen dituztelako”, konstituzioaren testutik ezabatzen dira esandako eginkizunei buruzko erreferentziak.
Eskubide Historikoen berme instituzionala hobetzeko, bi zuzenketa aurkeztu dira beste horrenbeste Xedapen Gehigarri berri sortzeko, alde batetik “foru gaiak babesteko klausula” eta bestetik “Auzitegi Konstituzionalarren Foru Sala” eratzea aurreikusten dutenak, Eusko Legebiltzarraren legeen eta Herrialde Historikoetako Batzar Nagusiek beren eskuduntzen esparruan egingo dituzten legeen arteko gatazkak ebazteko. Halaber, Batzorde Arbitrala eratzea proposatzen da EAE eta Estatuaren artean, ematen ari diren gatazka guztiak ebazteko. Hala, eta indarrean dagoen “eskuduntzen banaketa” hobetzeko, zuzenketa bat erregistratu da esandako 149 artikulua, Estatuaren Lurralde Antolaketari buruzkoa.
Botere judizialari dagokionez, jeltzaleek proposatzen dute “botere judiziala moldatzea E.K.k proposatzen duen egitura deszentralizatura moldatzea, zeinetan dagoeneko botere betearazlea eta legegilea subsumitu baitira Autonomia Erkidegoetan duten translazioaren bidez”, eta horretara zuzendu dute 117. artikulua.
Halaber, beste zuzenketa baten bidez bilatzen da “Estatuan diren gizatalde politiko ezberdinen benetako autonomia aitortzeko lurralde ereduaren garapen egokirako ematen den disfuntzionalitatearekin” amaitzea”. Horretarako,E.Kren 161. Artikuluan jasotzen diren lege autonomikoen etete automatikoa ezabatzen da, hauek Espainiako gobernuak A.K.ren aurrean aurkaratuak direnean.
Azkenik, Euskal Taldeak testu berri bat proposatzen du 49. artikulurako, aldarazpenaren jatorrizko helburua dena “bere idazkera Estatuko Kontseiluaren Txostenean jasotzen denera moldatzeko”.
Enmiendas del Grupo Vasco al Proyecto de reforma del artículo 49 de la Constitución Española