Gorlizko egungo alkateak adierazi duenez “nekatu gabe lan egiten jarraituko dugu bertan bizi garenontzat gero eta herri hobea lortzeko”
Gorlizko egungo alkate Nagore Utxupi Larrazabalek (Gorliz, 1976) 2023ko udal hauteskundeetara EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrendako buru izango da berriz ere. Berraukeratzera aurkezten den hautagaiak adierazi nahi izan duen lehen gauza izan da bere esker ona “nire eskerrik eta zintzoenak EAJ-PNVren Gorlizko alderdikideei. Ohore bat da nigan berriz ere konfiantza erakustea EAJ-PNVk gure udalerrian duen eta dugun proiektua lideratzen jarrai dezadan”, azaldu du: “Lehen eguneko ilusioa daukat; energia eta indar berrituta nago. Nekatu gabe lan egingo dut bertan bizi garenontzat gero eta herri hobea lortzeko”. Aurreratu duenez “naizena izaten jarraituko dut; betiko Nagore, gure herrikide guztiei entzuteko prest dagoena “, ziurtatu du hautagai jeltzaleak.
Utxupik gorliztarrei adierazi nahi dienez “amaitzear dagoen legealdia gainditu dugu ahalegin handia eginez, gure lanak moldatuz pandemia garaian bizitzea tokatu zaizkigun inguruabar arraro hauen ondorioz sortu diren beharretara”, azaldu du. Etengabe “gure inplikazioa gorenena izan da eta ahalegina egin dugu kolektibo guztietara iristeko eta arazoak hurbiltasunez eta eraginkortasunez konpontzeko. Udal langileen talde lana funtsezkoa izan da hori lortzeko”, aitortu du eta eskertu du.
Berraukeratzera aurkezten den hautagaiaren helburua da “lan egiten jarraitzea udalerri iraunkorra lortzeko bidean aurrera eginez, gero eta merkataritza aktiboarekin, gure Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren bidez bultzatzen jarraituko duguna. Berrikuntza jorratuko dugu, bai eta enpresa ekimen berrien irekiera ere”. Hori dena egingo da “elkarte sare sendo bat osatzea helburu, udal finantzaketarekin lagunduta eta zaurgarritasun egoeran dauden gizataldeei babesa emateko programa berriekin”, azpimarratu du.
Zerrendaburu jeltzaleak azaldu ditu EAJ-PNVren udal taldeak Gorlizen azken legealdi honetan garatu dituen proiektuak. “Lan ildo hauek dira udalak 2030 Agendarekin hitzeman zuen konpromisoaren ondorio. Osoko bilkuran onartu zen eta proiektuak eta hirigintza-lanak planteatu dira oinezkoak eta beren segurtasuna lehenetsiz, bai eta partaidetzazko prozesuak eginez hitzemandakoaren eta hiritarren beharren arteko harmonia bilatuz, herritarren ekarpenei bide emateko”. Zentzu honetan “konbentzituta esan dezaket elkarlanaren bidetik lortuko dugula gure udalerriak are ongizate eta bizitza kalitate handiagoa izatea”, nabarmendu du alkateak.
Alkatea Euskal Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatetik. Zaletasunen artean ditu zinema, liburuak eta naturaz gozatzea, beti lagunekin eta senideekin. “Ingurukoei entzuteko eta laguntzeko beharra” duela aitortu du. Zentzu honetan “benetan sinesten dut 6.000 biztanletik gorako udalerri batean Udala dela pertsonen bizi kalitatea hobetzeko biderik onena”.