Gipuzkoako EAJk aho batez aukeratu ditu Eider Mendoza Ahaldun Nagusirako eta Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako presidenterako

Jeltzaleen Herrialde Batzarrak 2023ko maiatzeko foru hauteskundeetarako Gipuzkoako hautagaitzak onartu ditu. Gipuzkoako 4 barrutietako zerrendaburuak Eider Mendoza Larrañaga (Bidasoa-Oiartzun), Xabier Ezeizabarrena Saez (Donostialdea), Maria Eugenia Arrizabalaga Olaizola (Deba-Urola) eta Olatz Peon Ormazabal (Oria) izango dira

Gipuzkoako EAJk aho batez aukeratu ditu Eider Mendoza Ahaldun Nagusirako eta Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako presidenterako 02Abenduak
2022
2022 AbenduaK 02 |
GBB

PARTEKATU

Gipuzkoako EAJ-PNVren Herrialde Batzarrak, gaur arratsaldean Orona Fundazioan bilduta, 2023ko maiatzaren 28an Batzar Nagusietarako egingo diren hauteskundeetan alderdi jeltzalea ordezkatuko duten pertsonak izendatu ditu. Horrela, Gipuzkoako EAJ-PNVren organo erabakitzaile gorenak Eider Mendoza Larrañaga ahaldun nagusirako hautagai eta Xabier Ezeizabarrena Saez Batzar Nagusietako presidenterako hautagai, izateko berretsi ditu. Bi hautagaiek aho batez babestu dute batzarra.

Gipuzkoako lau hauteskunde-barrutietatik, Eider Mendoza Bidasoa-Oiartzungoaren buru izango da, eta Xabier Ezeizabarrena, Donostialdea barrutikoarena. Bestalde, Maria Eugenia Arrizabalaga Deba-Urolakoaren zerrendaburua izango da, eta Olatz Peon, Oria barrutikoarena.

Hautaketa honekin eta ondorioz hautagaien aldarrikapenarekin amaitzen da Gipuzkoako foru erakundeetan EAJ-PNV ordezkatuko duten pertsonak hautatzeko barne prozesua.

Bozketa amaituta, Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak hartu du hitza, eta eskerrak eman dizkie EAJ-PNVko egungo batzarkideei azken lau urteetan egindako lanagatik. Puntu honetan, Markel Olano egungo ahaldun nagusiak Gipuzkoarekin eta Euskadirekin duen konpromisoa aipatu du.

Datozen hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzalea ordezkatuko duten emakume eta gizonei buruz, Joseba Egibarrek azpimarratu du Eusko Alderdi Jeltzalearen izateko moduaren adierazle garbia direla. Eraikitzaileak, baikorrak, aurrerakoiak, elkarlanerako irekiak eta abertzaleak dira; hain zuzen ere, euren abertzaletasuna, herri honekiko maitasuna eta konpromisoa, berdintasunaren, askatasunaren eta gizarte hobe baten alde lan egitera bultzatzen dituen motorra da.

Datozen udal eta foru hauteskundeei begira, Joseba Egibarrek esan du EAJk hiru oinarri nagusiren inguruan lanean jarraituko duela: garapen ekonomikoa, justizia soziala eta subiranotasun politikoa.

Interesatu Zaitez