Euskal Taldeak sedizio delitua aldaraztea babesten du “Euskadiko eta Kataluniako lurralde auziei” aurre egiteko urratsa den aldetik

Mikel Legarda diputatu jeltzaleak baieztatu duenez sedizioak “ziurgabetasun handia dauka bere baitan zigor aldetik gaitzesgarria den jarrera deskribatzeko” eta, gainera, “berarekin lotzen diren zigorren arteko desoreka eragiten du”

Euskal Taldeak sedizio delitua aldaraztea babesten du “Euskadiko eta Kataluniako lurralde auziei” aurre egiteko urratsa den aldetik 24Azaroak
2022
2022 AzaroaK 24 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euskal Taldeak PSOE eta Unidas Podemos taldeek sedizio delitua aldarazteko egin duten proposamenaren alde bozkatu du gaur Kongresuan egiten ari diren osoko bilkuran.  Aitor Esteban Euskal Taldeko bozeramaileak aurreko batean baieztatu zuenez eta gaur Mikel Legarda diputatu jeltzaleak berretsi duenaren ildotik, sedizioaren erreforma eta bere ordez “desordena publiko larriagotuak” deituko dena indarrean jartzea da “Estatuak dagozkion zeregin publikoetan egunean jartzeko urrats berri bat ematea, Euskadiko eta Kataluniako auzien arazoari heltzeko”.

Hitza hartzeko izan duen tartean Justizia gaietarako bozeramaile jeltzaleak baieztatu duenez sedizioak “bere baitan dauka egiturazko ziurgabetasun handia, zigorraren aldetik gaitzesgarria den jarrera deskribatzeko orduan”. “Sedizioa halako tramankulu juridikoa da definitzen zailak diren zigor arloko beste tipo batzuk jasotzen dituena, eta horiek are zailagoak dira beste zigor tipo batzuetan moldatzen”, azaldu du Legardak aldarazpenaren alde.

Horregatik guztiagatik eta Zigor Kodearen aldarazpen honek Katalunian “giro politikoa hobetzen” lagunduko duelakoan, EAJ-PNVk Lege Proposamena babestu du.

Interesatu Zaitez