Itxaso Atutxa: “Gaurkoa egun bikaina da Usansolorentzat”

EAJ-PNVren BBBko presidenteak goretsi du talde jeltzaleak eta bere ordezkariek Bizkaiko herrigune hau Bizkaiko 113. udalerria izatea ahalbidetzen duen Foru Araua aldarazteko egin duten lana, eta bat egin du usansolotarrak zoriontzeko mezuekin

Itxaso Atutxa: “Gaurkoa egun bikaina da Usansolorentzat” 23Azaroak
2022
2022 AzaroaK 23 |
BBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Gaurkoa egun bikaina da Usansolorentzat. Bat egin nahi dut Usansolo herria zoriontzeko mezuekin eta gaurko jai egunarekin, Bizkaiko 113. udalerria izango baita”, baieztatu du gaur goizean Itxaso Atutxak Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, Bizkaiko Batzar Nagusietan Usansolo Galdakaoko udalerritik banantzea onartu ondoren Lurralde Mugapeen Foru Araua aplikatzearen bidez. Burukideak gogora ekarri duenez agiria “EAJ-PNVri esker modifikatu zen eta ez da errekurritua izan”.

Herri Irratian egin zaion elkarrizketa batean, Atutxak azaldu duenez, “Foru Araua zorrotz betetzeaz gain, 2015ean EAJ-PNVk Batzar Nagusietan proposatu zuena”, 5.000 biztanletik 2.500ra murriztuz, Jose Luis Bilbao oraindik Aldundian zegoelarik, “prozesu horretan une erabakigarri batzuetan, administrazio-prozeduraz gain, erabaki politikoak hartu behar ziren, eta EAJ-PNV jardun horretan egon zen etengabe”.

Bizkaiko Lurralde Mugapeei buruzko Foru Arauak ezartzen duenez, banantze bat gertatzeko, udalerri berriak eta jatorrizkoak 2.500 biztanle izan beharko dituzte (gutxienez), eta biek izan beharko dute finantzarioki jasangarriak eta udal-eskumenak betetzeko baliabide nahikoak. Baldintza horiek guztiak bete egiten dira kasu honetan. “Teknikoki egiaztatu da Usansolo gai dela berez jasangarria izateko, eta uste dut merezi dutela”, gaineratu du.

Hala ere, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Estatuko legeriak, udalerriak sortzeko, gutxienez 5.000 biztanleren baldintza ezartzen du. Ildo horretan adierazi duenez “gustatuko litzaidake Bizkaiko Foru Aldundiaren moduko arau bat, bere garaian gainera errekurritu ez zena, orain ere errespetatzea. Izan ere, denak bermatzen du Usansolok, lehenik, eskubidea duela eta, bigarrenik, baldintza horiek guztiak bete ditzakeela, hala izan dadin”, esan du.

Bizkaiako Batzar Nagusietan

Bestalde, Bizkaiko Batzar Nagusietan, azaroan Gernikako batzar-etxean egindako ohiko osoko bilkuran, Euzko Abertzaleak taldearen baiezko botoari esker, Usansolo Galdakaotik bereizi eta udalerri independente bihurtu da, eta, horrela, herrigune horretako herritarren gehiengoaren eskaerari erantzun zaio.

Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako diputatu Elixabete Etxanobek egin du Bizkaiko Foru Aldundiak orain arte egindako urratsen laburpena. Ildo horretan, azaldu du foru-erakundeak foru-araua aplikatzearen aldeko apustua egin duela, “egiaztatu delako udalerri berria ekonomikoki jasangarria dela, eta, batez ere, gure eskumenen defentsan”. Azpimarratu duenez, Euskadiko Ekonomia Itunaren arabera, “toki-erakundeen arloko finantza-tutoretzako ahalmenak Euskadiko erakunde eskudunei dagozkie, baina horrek ezin du esan inola ere araubide erkidekoak baino autonomia-maila txikiagoa duenik. Hortik sortu da foru arau batek gai honetan duen ahalmena eta bereizketa egin daitekeen edo ez dagoen kasu zehatzak arautzeko aukera”, adierazi du.

“Zorionak Usansolo udalerri bihurtzeko lan egin duzuen guztioi; 40 urte baino gehiagoz zuon alde inori minik egin gabe egin duzuen guztioi, nire zorionik zintzoenei eta nire errespeturik handienari, eskerrak eman nahi dizkizuet”, esan du Jesus Lekerikabeaskoa Bizkaiko Batzar Nagusietako talde jeltzalearen bozeramaleak. “Bere garaian esan genuen Usansolo izango zela usansolotarrek nahi zutena, eta gaur egun horren lekuko gara. Bide horretan, EAJ-PNVk ez du huts egin”, ziurtatu du. Batzarkideak ez du dominarik banatu nahi izan, “ezta urteetan zehar alderdiek izan dituzten jarrerak epaitu ere”, eta, EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiak jeltzaleen jarrerari buruz egindako aipamenen ondoren, Usansolo 2015ean EAJk aurkeztutako foru araudiaren arabera udalerri gisa osatzea onartu dela nabarmendu du.

Interesatu Zaitez