Euskal Taldeak 7 milioi euroko partida lortu du Sahararentzat

Estatuko Aurrekontu Orokorren bozketarako lehen saioan EAJ-PNVk Ganberaren gehiengoa lortu du Tindufeko kanpalekuetan bizi diren errefuxiatuei funtsak bidaltzeko zuzenketa onartzeko

Euskal Taldeak 7 milioi euroko partida lortu du Sahararentzat 23Azaroak
2022
2022 AzaroaK 23 |
Kongresua

PARTEKATU

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak lortu berri du Estatuko Aurrekontu Orokorretan Saharara bidaltzeko 7 milioi euroko partida sartzea.

Bozketen lehen saioan, atzo gauean, eta PSOEk kontrako botoa eman duen arren, EAJ-PNVk Ganberaren babesa lortu zuen Tindufeko kanpalekuetan bizi diren errefuxiatuei funtsak bidaltzea aurreikusten duen zuzenketa onartzeko.

“Pozik gaude. Zor genien zerbait da Espainiako estatuak Sahararen inguruan bere jarrera aldatu duenez geroztik. Egin behar zen gutxienekoa zen”, baieztatu du Aitor Estebanek. Bozeramaile jeltzaleak era berean gogoratu du gai hau Euskal Taldeak proposatu zuela Espainiako gobernuarekin izan dituen negoziaketetan, baina ez zuela lortu Espainiako gobernuak jeltzaleen jarrerarekin bat egitea, baina bart gauean Euskal Taldearen zuzenketa babestu zuten taldeen “sentiberatasuna” eskertu du.

Azken honekin 50 dira Euskal Taldeari orain arte onartu zaizkiion zuzenketak Diputatuen Kongresuan Estatuko Aurrekontu Orokorren izapidetze prozesu honetan.

Interesatu Zaitez