Euskal Taldeak Aurrekontuak babestuko dituela berretsi du, Euskal Agenda garatzeko akordio garrantzitsuak lortu ondoren

Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak Kongresuko tribunatik iragarri du EAJ-PNVk baiezko botoa emango diela Estatuko Aurrekontu Orokorrei, baina ziurtatu du berak espero duela aste honetako eztabaidan aurrekontu proiektuari beste zuzenketaren bat sartu ahal izatea

Euskal Taldeak Aurrekontuak babestuko dituela berretsi du, Euskal Agenda garatzeko akordio garrantzitsuak lortu ondoren 21Azaroak
2022
2022 AzaroaK 21 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euskal Taldeak 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorren alde bozkatuko du. Hala baieztatu du Idoia Sagastizabalek, ekonomia gaietarako bozeramaile jeltzaleak,  aurrekontuen osoko bilkuraren eztabaidaren lehen egunean.

Hitza hartzeko tartean Sagastizabalek  azaldu du jeltzaleen baiezkoa  gertatu dela Espainiako Gobernuarekiko konfiantza-giroa berreskuratu ondoren; izan ere, egiteke dauden akordioen betetze-maila nabarmen hobetzea lortu du; Kupoaren bost urteko legearen berrikuntza indarrean dagoen parametro berberekin hitzartzea lortu du, joan den astean Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak berretsi zuena; eta Euskal Agenda garatzeko 49 zuzenketa sartzea lortu du. EAJ-PNVk proposatutako hobekuntza horien ondorioz, 72 milioi euroko inbertsioa egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean giza eskubideak, I+G+B proiektuak, trenbide- eta bide-azpiegiturak, kultura-programak, euskararen defentsa eta itsasertzeko jarduerak bezalako gai garrantzitsuetan.

Sagastizabal pozik agertu da EAEko eta NFKko herritarrentzako aurrekontu-proiektu honetan lortutako funtsekin, jendearen bizitza hobetzen lagunduko baitute, eta nabarmendu du Euskal Taldeak sartutako zuzenketak 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan lortutakoak baino 41 milioi gehiago direla. Halaber, diputatu jeltzaleak azpimarratu du garrantzitsua dela Aurrekontuen bidez erakundeei egonkortasuna eman ahal izatea Ukrainako gerrak energiaren eta ekonomiaren egoera are larriago bihurtu duenez geroztik.

Hala ere, Diputatuen Kongresuan Aurrekontuak ostegunean onartu eta Senatura eraman  baino lehen, astean zehar legegintza-testuari beste hobekuntzaren bat gehitzea espero duela adierazi du diputatu jeltzaleak.

Interesatu Zaitez