Bilbo eta Karrantza arteko tren-zerbitzuak hobetzeko inbertsioak lortu ditu Euskal Taldeak

EAJ-PNVren zuzenketa batek, gaur Aurrekontuen batzordeko izapidean onartu denak, milioi bat euro gehituko dizkie aurrekontuei Bizkaiko trenbide sareko linea hau indartzeko, erabiltzaileek urte bete luzean behin eta berriz “bertan behera utzita” dagoela salatu ondoren

Bilbo eta Karrantza arteko tren-zerbitzuak hobetzeko inbertsioak lortu ditu Euskal Taldeak 17Azaroak
2022
2022 AzaroaK 17 |
Kongresua

PARTEKATU

Euskal Taldeak gaur lortu du Aurrekontuen batzordeak onartzea EAJ-PNVk planteatu duen zuzenketa, milioi bat eurokoa, Bilbo eta Karrantza arteko tren zerbitzuaren maiztasunak areagotzeko. Parlamentuko taldeek Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuari aurkeztu dizkieten zuzenketak eztabaidatzeko eta bozkatzeko azken egunean, zeinari EAJ-PNVk aldeko botoa eman baitio, jeltzaleek, beste behin ere, Enkarterriko erabiltzaileek behin eta berriz eginiko eskariei erantzutea lortu du, urte bete luzea baitzeramaten salatzen Renfek linea hori “bertan behera utzita daukala”.

Horren erakusle dira EAJ-PNVk Gorteetan behin eta berriz aurkeztu dituen ekimenak Santander-Bilbao tren zerbitzua hobetzea eskatuz, besteak beste Exekutiboari kontrol bilkuretan egin dizkion galderak , politika orokorrari buruzko eztabaidan egin diren aipamenak edo aurreko urteko Aurrekontuetan hobekuntzak sartzea lortu izana.

Honekin 49 zuzenketa dira Euskal Taldearen eskutik 2023.urterako Estatuko Aurrekontu Orokorretan jaso direnak. Aitor Estebanen hitzetan, gaur goizean RNE irratian aditzera eman duenez, zuzenketa horiek “zentzuzko akordio” bihurtzen dute lortutakoa, datorren asteko osoko bilkuran testuari beste hobekuntza batzuk gehitzea baztertzen ez duten arren.

Interesatu Zaitez