Campus Zulaibar inauguratu da, Arratiako talentua eta berrikuntza erakartzeko gune berria eta enpresa mintegia

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Zulaibar Lanbide Ikastegiak 5,3 milioi euro inbertitu dituzte instalazio berrietan

Campus Zulaibar inauguratu da, Arratiako talentua eta berrikuntza erakartzeko gune berria eta enpresa mintegia 16Azaroak
2022
2022 AzaroaK 16 |
Bizkaiko Foru Aldundia

PARTEKATU

Arratiako haranak dinamizazio sozioekonomikorako gune berri bat, talentua erakartzeko gune bat eta enpresa haztegi bat du jada. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Joseba Segura Bilboko gotzainak Campus Zulaibar inauguratu dute gaur goizean, Zeanuriko Zulaibar Lanbide Ikastegiko instalazioetan. Proiektuak eskualdeko lan eta enpresa sustapena bultzatzen du, LHko hezkuntza eskaintza handitzen du, nazioartekotzea eta ekintzailetza sendotzen ditu, eta prestakuntza eta berrikuntza prestakuntza aukera berriak eskaintzen die Arratiako enpresei.

Campus Zulaibarrek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta ikastegiak berak finantzatuta, 5,3 milioi euroko inbertsioa izan du eta EBI, Elizbarrutiko Ikastetxeak-CentrosDiocesanos sarearen menpe dagoen ikastegiaren egungo instalazioak hartzen ditu, baita inguruko beste espazio batzuk ere. Bere osotasunean, Campus Zulaibarrek 3.500 metro karratuko lurzatia hartzen du.

Irekiera ekitaldian Ainara Basurko Ekonomi Sustapeneko diputatua, Elixabete Etxanobe Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako diputatua, Eider Ajuriagerra Zeanuriko alkatea, Arratiako hainbat alkate, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunak eta Bilboko Elizbarrutiaren menpe dauden Elizbarrutiko Ikastetxeak EBI sareko ikastetxe eta haraneko enpresa askoren ordezkariak egon dira.

Jokabide honi esker, arduradunek azaldu dutenez, Campus Zulaibarrek "abangoardiako ekipamendua du talentuaren eta enpresen esku". Izan ere, Campus Zulaibarrek aurreikusten du urtero enpresa bat abian jartzea eta Arratiako 25 enpresak Zulaibarko instalazioetan hainbat jarduera berritzaile garatzea.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzetan, "Arratiak industriala izaten jarraitu nahi du, industria aurreratu eta lehiakorrarekin, kalitatezko enpleguarekin. Horregatik, inbertsio hau funtsezkoa da. 3.500 metro karratu eskualdearen lehiakortasuna bultzatzeko, hiru ardatz nagusi izanik: talentua, berrikuntza eta ekintzailetza. Erabilera akademikoa eta enpresariala duen ikastegia, talentura bideratua, profilen eta gaitasunen eskaintza eta eskaria egokituz. Ekipamendu aurreratuak dituen ikastegia, berrikuntzara bideratua, enpresei abangoardia teknologikoan mantentzea ahalbidetuko dieten proiektuak garatzeko. Arratia garatzeko palanka bezala ekintzailetzaren aldeko apustua egiten duen ikastegia, Errota Fundazioarekin lankidetzan ekintzailetza bultzatzeko proposamen bat garatuz.

Bizi proiektuak

Joseba Segura Bilboko gotzainak azken hilabeteotan egindako lana nabarmendu du eta azpimarratu duenez, Campus Zulaibarren, bai enpresek bai profesionalek "euren bizi eta lan proiektuak garatu ahal izango dituzte, berrikuntza, abangoardia eta elkarlana aurkituko dute. Gizarte honek behar duena da, Bizkaiak behar duena da, etorkizun oparoa ehuntzeko".

Beste berritasun batzuren artean, Campus Zulaibarrek honako ekipamendua izango du: galdaragintza fineko tailer aurreratu bat, diseinuko eta prototipaketako fabrikazio aurreratuko ziklo bat, errendimendu handiko fabrikazioko tailer konektatu bat, Smart Factory 4.0 bat (automatikoko eta robotikako laborategi aurreratua),
pertsonen autonomia sustatzeko laborategi bat, baterien saiakuntza laborategi bat edo enpresei zuzendutako saiakuntza elektrikoen banku bat, beste instalazio berritzaile batzuen artean.

Horrela, gune berriek akademia eta enpresa erabilpena dute, aldi berean. Ikasleen zerbitzura daude eta erabilgarri daude negozio berriak garatzen hasi, haien profesionalen espezializazioa sustatu edo euren langileen prestakuntza birziklapena gura duten enpresentzat

Zentzu horretan, Campus Zulaibarrek coworking gela eta enpresa mintegia ere baditu, baita bilera eta bideokonferentzia gelak, lan aretoak eta lantegi ikasgelak ere.

Era berean, proiektuaren helburuen artean dago Arratiako enpresen artean harremanak eta balio-kateak sortzea, sortzen ari diren sektoreen bultzadari eta trakzioari esker, hala nola elektromugikortasuna, baterien fabrikazioaren eta kudeaketaren ingurukoa, sektore metalmekanikoa, elektrikoa/elektronikoa edo gizarte sektorea, pertsonen autonomia sustatzeko joera berriak sortzera bideratua, eta horrek, aldi berean, Bizkaiko Aldundiaren gizarte ekintzako estrategia osatzen du.

Gainera, irakaskuntzaren alorrean, Campus Zulaibarrek aukera eman du prestakuntza ziklo berriak gehitzeko eta ikasleen prestakuntza pixkanaka hobetuko da.

Interesatu Zaitez