Melillako ezbeharrari buruzko grabaketak Kongresuaren esku berehala jartzeko exijitu dio Euskal Taldeak Marlaskari

Mikel Legarda diputatu jeltzalea izan zen hilaren 7an Melillako mugako pasabidea bisitatu zuen ordezkaritzako kide bat eta “larri” jo du Gobernuko kideek baieztatu izana “irudi horiek Barne Ministerioko bozeramaileen eskuetan daudela, hala ez denean”

Melillako ezbeharrari buruzko grabaketak Kongresuaren esku berehala jartzeko exijitu dio Euskal Taldeak Marlaskari 15Azaroak
2022
2022 AzaroaK 15 |
Kongresua

PARTEKATU

Diputatuen Kongresuko Euskal taldeak Marlaska ministroari exijitu dio Kongresuaren Barne Batzordearen esku jar ditzala “berehala” iragan ekainaren 24an Melillako hesian gertatu zen ezbeharrari buruzko grabaketak.

Mikel Legarda barne gaietarako bozeramaile eta berrikitan mugako pasabidea bisitatu zuen ordezkaritzako kideak salatu duenez “Melillara joan ginenetik zortzi egun igaro arren oraindik ez dakigu ezer”. Are gehiago, diputatu jeltzaleak Gobernuak esandakoa ezeztatu du eta esan du Melillan ere Barne Ministerioko bozeramaileek ez zutela “bideo horien segundo bakar bat ere ikusi”. “Larriena da zabaltzen den mezua dela bideo horiek ikusteko moduan daudela eta gure eskuetan daudela. Gobernuak ere esan du, hala ez denean”, deitoratu du Legardak.

Horregatik, Melillako bisitatik zortzi egun igaro direla eta ezbehar haietatik bost hilabete beteko direla, Legardak Grande-Marlaskari exijitu dio “horrenbeste predikatzen baina horren gutxi praktikatzen duen gardentasuna” erakustea eta “berehala” bost orduko grabaketak Barne gaietarako Batzordearen esku jar ditzala.

Interesatu Zaitez