Asier Areitio aho batez berraukeratu dute Europako Alderdi Demokrataren gazte erakundeko presidente

12 Estatutako alderdi politikoetako ordezkariak gaur goizean Sabin Etxean batzartu dira Young Democrats for Europe (YDE) taldearen zazpigarren kongresuan

Asier Areitio aho batez berraukeratu dute Europako Alderdi Demokrataren gazte erakundeko presidente 05Azaroak
2022
2022 AzaroaK 05 |
EBB

PARTEKATU

Young Democrats for Europek (YDE), PDE- Europako Alderdi Demokrataren gazte erakundeak, EAJ-PNV haren parte hartzaileetako bat delarik, bere zazpigarren kongresua egin du Bilbon. Aurrekoak izan ziren 2007an Vilnius-en, 2011n Bruselan, 2014an Erroman, 2016an Bilbon,2018an Parisen eta 2020an telematikoki. Topaketa honetan Asier Areitio, Euzko Gaztedi-EGI erakundeko kidea aho batez izendatu dute YDEko presidente.

Areitio 26 urteko mungiarra da eta izendapenaren aurrean aditzera eman duenez “berebiziko garrantzia duen egoera batean aurkitzen da Europa, energia krisiaren eta Ukrainako gerraren ondorioz”, eta egoera honen aurrean gazte erakundeek “asko daukagu eskaintzeko”.

Bere agintaldiaren 2 urteko indarraldiari begira, Areitioren helburu nagusia da “etorkizunera begira nahi dugun Europako Batasunaren eredua birpentsatzea eta Estatu Batuetako gazte demokratekin itsasoaz bestaldean daukagun harremanak finkatzea”. Bere ustez, balio horien defentsa funtsezkoa da Europan hazten ari diren muturreko mugimendu populistei aurre egiteko. Era berean, gaineratu duenez, “Europan espazioak ireki behar ditugu Euskadi bezala Estatu propio bat eratu ez arren Europako Batasunaren integrazio-prozesuan zeresan handia duten nazioentzat. Gure ustez, euroerregioek ekarpen handia egin behar dute; funtsezko pieza izan behar dute Europa berri bat eraikitzeko.

Asier Areitio Ibarlucea Euzko Gaztedi-EGIko kidea da 16 urte zituenetik. Alderdikide gisa EAJ-PNVko gazteen herrialde eta aberri kontseiluetako kide izan da, eta erakundearen kanpo harremanetan aktiboki parte hartu du. Areitio gradu bikoitza da ADE eta Zuzenbidean.

Jeltzalea topaketa honetan izan da Europako Alderdi Demokrata osatzen duten alderdi politiko askotako 50etik gora ordezkarirekin, Bilbora etorri baitira Italia, Frantzia, Zipre, Polonia, Errumania, San Marino, Eslovakia eta Erresuma Batutik.

Kongresuan, YDEko ordezkariek defendatzen duten Europar Batasunaren eredu berriaren adierazpen bat onartu da, eta presidentearen hitzetan, ondorengoa da xede nagusia “Europa federalistago bat eraikitzea, eskualdeetako erakundeei ahots sendoagoa emango diena”.

Euzko Gaztedi eta YDEko gainerako erakundeak pozik agertu dira gazteek gero eta parte-hartze aktiboagoa dutelako politikan, eta berretsi egin du “demokrazia parte-hartzailearen alde egiten dutela, Europako gazteak denon erakundeetan benetan identifikatuta egon daitezen, eta, horrela, Europar Batasuna kanpoko erakunde gisa sentitzeari utz diezaioten”.

Interesatu Zaitez