Euskal Taldeak “neurri eraginkorrak” erreklamatu ditu bankuen inguruan ematen den bazterkeria saihesteko

Jeltzaleek Legez Besteko Proposamena aurkeztu dute Kongresuan, pertsona guztientzat finantza-zerbitzuak eskuratzeko aukerak hobetzea bermatzeko neurriak proposatuz

Euskal Taldeak “neurri eraginkorrak” erreklamatu ditu bankuen inguruan ematen den bazterkeria saihesteko 15Otsailak
2022
2022 OtsailaK 15 |
Kongresua

PARTEKATU

EAJ-PNVren Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak Legez besteko proposamen bat aurkeztu du, “gai geografikoengatik, bankarizazioa eragiteagatik, arrakala digitalagatik edo arreta pertsonal mugatuagatik” eman daitekeen finantza-bazterkeria saihesteko neurri eraginkorrak eskatzen dituena, Gai Ekonomikoen eta Eraldaketa Digitalaren Batzordean eztabaidatzeko.

EAJ-PNVren ekimenean jasotzen denez eta Espainiako Bankuaren datuen arabera, 2008 eta 2020 artean 22.000 banku-sukurtsal inguru itxi ziren. Gertaera horrek garrantzia berezia hartu du azken hilabeteetan, “Nagusia naiz eta ez ergela” mugimenduaren ondorioz, agerian utzi baitute adinekoek pairatzen duten finantza-bazterkeria.

Edozein kasutan, Euskal Taldeak aurkeztu duen proposamenak gogoratzen du bazterkeria horrek ez diela “adineko pertsonei soilik eragiten”, Erakunde Sozialen Europako Plataformaren ikerketan jasotzen denez, migratzaileek edo guraso bakarreko familiek ere halako eragozpenak pairatzen dituztelako. EAJ-PNVren ekimenak aitortzen du banka sektoreak neurri batzuk bultzatu dituela, baina “eznahiko” jo ditu horiek .

Testuinguru berean jeltzaleek aurkeztu duten Legez Besteko Proposamenak Diputatuen Kongresuaren babesa eskatu du “gaitasun digitalak eskuratzeko kanpaina bizkortzeko eta bultzatzeko”. Halaber, proposamenaren xedea ere bada Espainiako gobernuak bankuei eskatzea autobusen eta bulego mugikorren “maiztasun egonkorra eta nahikoa” berma dezatela banku bulegorik ez duten eskualdeetan, bai eta “biztanleriaren araberako kutxazain automatiko nahikoa bermatzea eta arreta pertsonalerako ordutegia berrikustea eta zabaltzea” ere.

“Hiritarrok bankuak behar ditugu eta haien mende gaude; bankuen jarduera beharrezkoa da eta erregularra izan beharko litzateke oinarrizko eragiketetarako zein bankuko produktuei buruzko aholkularitza emateko”, ezarri du Euskal Taldeak LBPren zioen azalpenean.

Legez Besteko Proposamena estekan honetan kontsulta daiteke. 

Interesatu Zaitez