Azaroaren 14an egingo dira Bizilagunak kulturarteko bazkariak, Arabako kulturen arteko bizikidetzaren alde

Ainhoa Campo Arabako Foru Aldundiko Berdintasunaren eta Giza Eskubideen zuzendariak topaketa horiek berreskuratzearen garrantzia azpimarratu du, Aldundiak duela bost urte abian jarri zuen zurrumurruen aurkako estrategia indartzeko: “Garai zail hauen ostean, ʻAurten Baiʼ lemapean ekimen hau berriz martxan jartzeak zubiak sortzen jarraitzeko, elkar ezagutzeko, hitz egiteko eta partekatzeko beharra berreskuratzen du, aurreiritziak eta zurrumurruak alde batera utzita. Arabako Foru Aldundiak apustu sendoa egin du kultura, erlijio eta jatorri desberdinetako pertsonen arteko bizikidetza bultzatzeko”.

Azaroaren 14an egingo dira Bizilagunak kulturarteko bazkariak, Arabako kulturen arteko bizikidetzaren alde 21Urriak
2021
2021 UrriaK 21 |
Arabako Foru Aldundia

PARTEKATU

Pandemiaren ondorioz iaz izandako geldialdiaren ondoren, urriaren 14an, igandea, Bizilagunak kulturarteko bazkariak egingo dira berriro Arabako etxe eta txokoetan, eta jatorri kultural desberdineko familiek mahaia eta mahai zapia partekatuko dituzte, zurrumurru arrazistak eta xenofoboak baztertzeko eta kulturen arteko bizikidetzaren alde egiteko.

Arabako Foru Aldundiak eta CEAR-Euskadik duela bost urte abian jarritako ekimena atzerritarrei lotutako zurrumurruei, aurreiritziei eta estereotipoei aurre egiteko estrategiaren barruan dago, sarritan bizikidetza oztopatzen baitute.

Zentzu horretan, Bizilagunak ekimenak “zurrumurruen aurkako estrategia” lurraldean hedatzen laguntzen du. Estrategia hori Arabako Foru Aldundiaren lehentasunezko eta beharrezko ekintza ildoa da, lurraldean bizikidetza eta gizarte kohesioa lortzeko.

Ainhoa Campo Arabako Foru Aldundiko Berdintasunaren eta Giza Eskubideen zuzendariak topaketa horiek berreskuratzearen garrantzia azpimarratu du, Aldundiak duela bost urte abian jarri zuen zurrumurruen aurkako estrategia indartzeko: “Garai zail hauen ostean, ʻAurten Baiʼ lemapean ekimen hau berriz martxan jartzeak zubiak sortzen jarraitzeko, elkar ezagutzeko, hitz egiteko eta partekatzeko beharra berreskuratzen du, aurreiritziak eta zurrumurruak alde batera utzita. Arabako Foru Aldundiak apustu sendoa egin du kultura, erlijio eta jatorri desberdinetako pertsonen arteko bizikidetza bultzatzeko”.

Ainhoa Garagalzak, ekimena bultzatu duen CEAR-Euskadiko kideak, horrelako espazioek duten garrantzia azpimarratu nahi izan du: “Batetik, gezur arrazistak eta populismo xenofoboak zabaltzen ari dira. Bestetik, pandemiak urrundu egin gaitu hainbat kultura jatorritako bizilagunek elkar ezagutzeko eta eguneroko bizitza partekatzeko aukera zuten gune komunitario eta kolektiboetatik. Testuinguru horretan, Bizilagunak ekimenak garrantzi berezia du, kulturalki askotarikoak diren pertsonak berriz elkartzeko jarduera baita, eta herritarrak kulturen nahasketaren alde eta diskriminazioaren aurka jartzeko modua”.

Antolatu zen azken aldian, 44 nazionalitate desberdinetako 1.000tik gora lagunek egin zuten bat ekimenarekin Araban, eta Euskadin, 58 bat nazionalitateko 2.500 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte bazkarietan.

Aurten, Arabako leku hauetan egingo dira bazkariak: Santikurutze Kanpezu, Arraia-Maeztu, Amurrio, Laudio, Artziniega, Langraiz, Agurain eta Gasteiz. Izena emateko epea urriaren 31n amaituko da eta interesa duten familiek https://labur.eus/afb4f helbidean eman dezakete izena.

Interesatu Zaitez