“Artistaren Estatutua” izenekoaren bidez hitzemandako konpromisoa betetzea erreklamatu du Almudena Otaolak

Nerea Ahedok esan du ´Rider legea´ “hobetu” ahal dela, baina autonomo faltsuei eskaini zaien irtenbidea balioetsi du

“Artistaren Estatutua” izenekoaren bidez hitzemandako konpromisoa betetzea erreklamatu du Almudena Otaolak 15Irailak
2021
2021 IrailaK 15 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Gaurko bilkuran, zeinetan Goi Ganberak Sektore Kulturalaren Zerga eta Tributu Neurrien Lege Egitasmoa bozkatu baitu, Kultura Batzordeko bozeramaile jeltzale Almudena Otaolak gogora ekarri du hartu diren neurriek kanpoan uzten dutela sektorearen zati handi bat. “Kultura ez da ikuskizun publikoaren sinonimo, eta onartzen ari diren laguntzak ildo horretatik doaz”, argitu du.

Senatari jeltzaleak adierazi du sektore honekin adostutako konpromisoetan “aurrera egin beharko litzatekeela” eta sektorearen beraren izaera “aldakorra” nabarmendu du. Era berean gogoratu ditu COVID-19aren krisiaren ondorioz sektore profesional honek pairatu dituen zailtasun handiak, eta azpimarratu nahi izan ditu “lan- eta enpresa-egituren berezitasuna, jardueren aldizkakotasuna eta jardueraren beraren  funtsezko garrantzia”.

Hori dela eta, Otaolak aldarrikatu du “aseguru sozialeko zerga sistema” izateko bidea jorratu beharra, sektore honen ezaugarrietara egokitua. Beste behin ere, senatariak erreklamatu du “Artistaren Estatutuaren bidez hitzeman zen konpromisoa betetzea”, lege honekin aplikatuko diren neurriek ez dutelako eragiten, Euskadin eta Nafarroan dugun zerga eta tributu sistema propioari esker. Amaitzeko, Euskal Taldeak lege proiektu honen alde bozkatu du. 

Bilkura berean Langileen Estatutuaren Legea, `Rider legea´ ezizenez ezagutzen dena, aldarazteko Lege Proiektua eztabaidatu delarik, bozeramaile laguntzaile Nerea Ahedok aldarrikatu egin du `lan harremanetarako euskal markoa´ eta esan du lege hau beste kolektibo batzuetara ere eraman litekeela, egoera honek ez dielako soilik rider izenekoei eragiten.

Hala eta guztiz ere, Bizkaiko senatariak testua balioetsi du, “beharrezko” jo du eta adierazi du bere aburuz “aurrerapausoa” dela langileen eskubideen defentsan. EAJ-PNVk Lege Egitasmo honen alde bozkatu du.

Interesatu Zaitez