Iñigo Barandiaran AHT euskal hiriburuetara sartzeko lanetan eman den atzerapenei buruz: “Onartezina da, proiektua zehaztu beharra dago ”

Bilbora eta Gasteizera lur azpitik sartzeko proiektuak defendatu ditu diputatu jeltzaleak, eta Espainiako Gobernua premiatu du "pilak jartzera"

Iñigo Barandiaran AHT euskal hiriburuetara sartzeko lanetan eman den atzerapenei buruz: “Onartezina da, proiektua zehaztu beharra dago ” 15Ekainak
2021
2021 EkainaK 15 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Iñigo Barandiaran Garraio Batzordean Euskal Taldeko bozeramailearen hitzetan, "onartezina" da Abiadura Handiko Trena EAEko hiriburuetan sartzeko proiektuak atzeratzea.

"Proiektua zehaztea behar dugu. Ez bakarrik euskal herritarrek behar dutelako, ezta Estatuaren eta Europaren arteko lotura beharrezkoa delako ere, baizik eta Europar Batasunaren laguntzak dituzten aurrekontu-konpromisoak ere badaudelako", esan dio Azpiegituretako idazkari nagusiari, eta EAEko hiriburuetara sartzeko proiektu horien inguruan "pilak jartzeko" eskatu dio.

Hitz egiteko izan duen tartean, diputatu jeltzaleak azpiegitura hori Bilbon eta Gasteizen lurpetik sartzea defendatu du, eta azken asteetan proiektu horien inguruan Espainiako Gobernuko hainbat bozeramailek azaldu dituzten zalantzak ekarri ditu gogora. Ildo horretan, Barandiaranek gogorarazi du 'Euskal Y' delakoaren proiektuen zehaztapenak adostuta daudela eta proiektuan parte hartzen duten erakundeen adostasuna dutela. "Hitzarmen bat ere badago, kudeaketa gomendio baten bidez, Bilbora eta Gasteizera sartzeko zatien zati handi bat gauzatu ahal izateko", berretsi du.

Azkenik, Barandiaranek deitoratu du "atzerapen onartezina" ematen ari dela, "Inolako justifikaziorik gabe", ikerketa informatiboetan; txosten horiek Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioari bidali zitzaizkion, 2019ko irailean eta 2020ko otsailean, hurrenez hurren.

Interesatu Zaitez