Juan Carlos Medinak Euskadiren baso estrategia propioa defendatu du

Arlo horretako eskumenak Foru Aldundiei eta Eusko Jaurlaritzari dagozkiela aldarrikatu du.

Juan Carlos Medinak Euskadiren baso estrategia propioa defendatu du 09Ekainak
2021
2021 EkainaK 09 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVko Juan Carlos Medina senatariak Euskal Baso Plana (1994-2030) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektoriala aldarrikatu ditu baso kudeaketa egokia egiteko tresna gisa. Talde Popularraren mozio baten aurrean jeltzaleen posizioa defendatuz, Medinak gogorarazi behar izan du mendien arloko eskumenak, Euskadiren kasuan, foru-aldundiei eta Eusko Jaurlaritzari dagozkiela, eta azpimarratu du Lurralde Plan horrek Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetako aurreikuspenak garatzen dituela nekazaritza eta baso bokazioko lurzoruaren gaineko erabilerak arautuz eta indartuz, nekazaritza-azalera erabilgarria mantentzeko eta biodibertsitatea kontserbatzeko helburuekin bat etorriz. "Baso estrategia propioa jarraitzen da, administrazio publikoek eta eragile pribatuek landu eta adostutakoa".

Mendiak eta ingurumena mantentzeko baso-kudeaketa ezinbestekoa dela adierazteaz gain, honako hau ere gaineratu du: "Jabeek, udalak eta erakunde lokal txikiak barne, errendimendurik eta itzulera ekonomikorik lortzen ez badute, mendia utzi eta sastraka bihurtuko da, sute-arriskuarekin", eta senatari jeltzaleak euskal erakundeek intsignis pinuari eragiten dion banda marroiaren izurriteari aurre eginez egindako lana goraipatu du. Lan hori Eusko Jaurlaritzak eta EAEko Foru Aldundiek jaso dute Koniferoen Basoak Berreskuratzeko Euskal Estrategian. Horrek, gaixotasunaren ezagutzan, haren afekzio-mailan eta hura gainditzeko neurrietan sakontzeaz gain, sektorea suspertzea ere badu hiru ekintza-ardatz nagusietako bat.

Interesatu Zaitez