Gazteiz-Erdialde eta Amurrioko batzokien kontra egin diren erasoak gaitzetsi ditu ABBk, eta EAJ-PNV-ren kontra egiten ari den mehatxu, jazarpen eta hertsapen kanpainaren barruan kokatu ditu

EAJ-PNVren Araba Buru Batzarrak irmotasun osoz gaitzetsi ditu bart gauean Gasteiz-Erdialde eta Amurriko batzokien kontra egin diren erasoak

Gazteiz-Erdialde eta Amurrioko batzokien kontra egin diren erasoak gaitzetsi ditu ABBk, eta EAJ-PNV-ren kontra egiten ari den mehatxu, jazarpen eta hertsapen kanpainaren barruan kokatu ditu 14Maiatzak
2021
2021 MaiatzaK 14 |
ABB

PARTEKATU

Jeltzaleek Gasteiz erdian duten egoitzan ezezagunek pintadak egin dituzte “PNV lotu txakurrak!!!” mezuarekin. Amurrioko batzokirako sarrera ezker abertzalearen gazte erakundeak izenpetu duen kartel erraldoi batez itxi dute. Ertzaintzaren kontrako mezuak zituen kartelaz gain, pintadak egin dira ondorengo esaldiarekin: “PNV cómplice”.

Halako jokaera onartezin eta arbuiagarriak erabat gaitzesten dituela erakutsi du ABBk, irtenbideak eskaini beharrean, erabat kaltetzen dituelako elkarbizitza eta ezberdina errespetatzeko ahalegina, Arabako eta Euskadiko gizarteak horrenbestetan erreklamatu duten zerbait.

EAJ-PNVren Arabako Exekutibak exijitzen du berehala halako jarduerak egiteari uztea, azken egunotan Arabako batzokiek pairatu duten jazarpen, mehatxu eta hertsapen kanpainaren barruan egin direla gogoratuz. Zentzu berean gogoratu behar da iragan astelehenean antzeko pintadak Lakuako batzokian egin zirela.

ABBk askatasunaren eta demokraziaren kontra egin diren eraso hauen egileei exijitzen die denboraz eta lekuz kanpo dauden jarduera hauek berehala bertan behera utz ditzatela eta alderdi politikoei eskatu nahi die erasoak txarretsi ditzatela, tolerantzia eta elkarbizitza lehenetsiko dituen herri eredua lortzeko ahaleginari kalte egiten baitiote.

Interesatu Zaitez