Vitoria-Gasteizen Lakuako batzokiari egin zaion erasoa salatu eta gaitzetsi du ABBk

EAJ-PNVren Araba Buru Batzarrak Gasteizen bart gauean Lakuako batzokiaren kontra egin den erasoa salatu eta gaitzetsi du. Ezezagunek hainbat pintada egin dituzte ondorengo mezuarekin “Estatu faxistaren aurka. Autodeterminazioa. Herri Batasuna”

Vitoria-Gasteizen Lakuako batzokiari egin zaion erasoa salatu eta gaitzetsi du ABBk 10Maiatzak
2021
2021 MaiatzaK 10 |
ABB

PARTEKATU

Ez da izan egoitza jeltzale honek halako eraso bat pairatzen duen lehen aldia, hain zuzen ere iragan urteko maiatzean antzeko pintadak egin zitzaizkion. ABBk berriz ere salatu nahi du mekanismo zaharrak erabiltzen direla, hala nola irainak, mehatxuak eta hertsapena, behin eta berriz bakean bizitzeko nahia argi eta garbi adierazi duen herriaren borondatearen kontra dagoen zerbait. Elkarbizitza eta ezberdina errespetatu beharra aldarrikatu duen gizartea, amorrua eta gatazka elikatuko duten jarduerak erabat arbuiatzen dituen herria, jardun politikoaren ardatzen artean elkarrizketa eta akordioa lehenetsiko dituzten jokaerak balioetsiz.

Halaber, Araba Buru Batzarrak exijitzen du halako jarrera eta jokaera antidemokratikoak bertan behera uztea eta alderdi politiko guztiei eskatzen die argi eta garbi eta publikoki gaitzetsi ditzatela denboraz eta lekuz kanpo dauden halako jokaerak.

Interesatu Zaitez