EAJ-PNVk asteburuan burutuko du bere Herrialde Buru Batzarrak berritzeko prozesua

Bihar bertan aldarrikatuko dute Gipuzko Buru Batzarraren Exekutiba berria eta larunbatean egingo dute Araban, Bizkaian, Iparralden eta Nafarroan

EAJ-PNVk asteburuan burutuko du bere Herrialde Buru Batzarrak berritzeko prozesua  26Azaroak
2020
2020 AzaroaK 26 |
EBB

PARTEKATU

EAJ-PNVk asteburuan burutuko du bere Herrialde Buru Batzarrak berritzeko prozesua, iragan urriaren 12an hasitakoa. Gipuzkoak bihar bertan egingo du bere batzarra eta larunbatean Arabak, Bizkaiak, Iparraldek eta Nafarroan egingo dira Herrialde Batzarrak, herrialdeetako Exekutiba jeltzale berriak aukeratzeko.

Lehen batzarra egingo da Gipuzkoako Herrialde Historikoan. Bihar egingo dute, azaroak 27, ostirala, 18:00etan Miramongo Teknologia Parkean. Joseba Egibar, Gipuzko Buru Batzarreko gaur egungo presidentea da egin diren bi hautespen aldietan Gipuzkoako alderdikideen babesa jaso duen hautagai bakarra.

Gainerako Batzarrak larunbatean egingo dira. Arabakoa 10:30ean hasiko da Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian. José Antonio Suso Araba Buru Batzarreko gaur egungo presidentea da bi hautespen aldiak gainditu dituen hautagai bakarra. Gauza bera gertatzen da Bizkaian Itxaso Atutxarekin. Bizkaiko Herrialde Erakundeak bere batzarra 9:30etik aurrera egingo du Bilboko Euskalduna Jauregian. 10:00etan hasiko da Napar Buru Batzarraren egoitzan egingo den Nafarroako Herrialde Batzarra. Unai Hualde, gaurko presidentea, barne hauteskunde prozesua gainditu duen hautagai bakarra izan da. Azkenik, Ipar Buru Batzarrak bere Herrialde Buru Batzarra berritzeko batzarra egingo du Baionako egoitzan 15:00etatik aurrera. Peio Etxeleku da hautagai bakarra eta,beraz, Pako Arizmendi ordezkatuko duena, duela hilabete batzuk jakinarazi baitzuen kargua uzteko asmoa zuela.

Interesatu Zaitez