350.000 euro bideratu ditu Gasteizko Udalak urrezko auzoetan eraikin osoak birgaitzeko laguntzetara

Bizitegi-eraikinetan birgaitze-jarduketak sustatzera bideratuko dira.

350.000 euro bideratu ditu Gasteizko Udalak urrezko auzoetan eraikin osoak birgaitzeko laguntzetara 30Urriak
2020
2020 UrriaK 30 |
GASTEIZ

PARTEKATU

21 Zabalguneari 350.000 euroko transferentzia egitea onetsi du gaurko Gobernu Batzarrean Urtaranek gobernuak, Gasteizko urrezko auzoetan eraikin osoak birgaitzeko laguntzak emateko deialdia egin dezan, hau da, aurreko agintaldian egindako azterketa soziourbanistikoetan eremu degradatutzat deklaratu ziren zonetan. Bestalde, inbertsio hori kudeatzeko hitzarmena onetsi du gaur bertan sozietate horretako administrazio-kontseiluak.

Zehazki, Gasteizko udal-mugarteko bizitegi-eraikinetan birgaitze-jarduketak sustatzera bideratuta egongo dira laguntza horiek.  Gainera, deialdian babestu beharreko jarduketatzat joko dira etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko obrak, baldin eta etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko dirulaguntzen programaren 2019ko deialdia egin eta arautu zeneko Ingurumen sailburuaren 2019ko ekainaren 12ko Aginduaren bidez diruz laguntzeko modukotzat jo badira eta aldez aurretik udal-lizentzia badute. Laguntza horiek bateragarri izango dira helburu bererako ematen diren bestelako laguntza edo dirulaguntza publiko nahiz pribatuekin.

21 Zabalguneko lehendakari eta Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik gogora ekarri duenez, 350.000 euroko ekarpen horrek “urrezko auzoetako bizilagunei etxebizitzen hobekuntzan laguntzeko hartu genuen konpromisoari erantzuten dio; izan ere, hiriko zona horietan bizi-kalitatea areagotzeaz gain, aurrerapauso bat da energia-eraginkortasunaren hobekuntzan, eta klima-aldaketaren kontra borrokatzen den hiriaren konpromisoan”.

Interesatu Zaitez