Euskal Taldeak Abortuaren Legearen 2010eko testura itzultzea aldezten du

Joseba Agirretxeak bat egiten du Berdintasun Ministro andrearekin, talde jeltzaleak ere arbuiatzen duelako PPk 2015ean egin zuen aldarazpena, baina gaineratu du “arriskutsua” izan daitekeela testuan beste aldarazpen batzuk egitea “duela 10 urte lortu zen adostasuna apur lezaketelako”

Euskal Taldeak Abortuaren Legearen 2010eko testura itzultzea aldezten du 07Urriak
2020
2020 UrriaK 07 |
Kongresua

PARTEKATU

Kongresuko Euskal Taldeak 2010ean Abortuaren Legearen inguruan defendatu zuen posizio bera defendatzen du orain, urte hartan EAJ-PNVko diputatu jaun-andreek arau hori defendatu zuten bezala eta, beraz, orduko testura itzultzea aldarrikatu du Partido Popularrak 2015ean sartu zuen aldarazpena indargabetuz. EAJ-PNVk aldarazpen hura arbuiatu zuena “beharrezkoa ez izateaz gain kaltegarria zelako”.

Joseba Agirretxeak, Berdintasun gaietarako bozeramaile eta 2010eko eta 2015eko Abortuaren Legearen lantaldeko kide jeltzaleak gaur berretsi du 2010eko testuaren inguruan lortu zen “adostasun zabalaren” balioa eta, zentzu berean, Irene Monterori ohartarazi dio 2015ko araua indargabetzeaz besteko aldarazpenak egiteak ekar ditzakeen “arriskuaz”.

“Gure jarrera argia da: 2010eko testura itzultzea nahi dugu adostasun zabala lortu zuelako eta emaitzak eman dituelako, eta gu ez gaude ados Partido Popularrak 2015ean sartu zuen artikuluarekin”, adierazi du Agirretxeak. Hala ere, Montero Ministro andreak arau honi beste lege aldarazpen batzuk sartu nahi dizkiola ikusita, oraindik zeintzuk izango diren argitu ez arren, diputatu jeltzaleak Irene Monterori eskatu dio hausnartzea “horren tentsionatuta eta zatituta dagoen Parlamentuan aldarazpen gehiago egitearen beharraren inguruan”.

Halaber, Irene Monterori eskatu dio halako iragarpenak egin aurretik parlamentuko taldeei informatzea “bereziki parlamentuko talde horiei zeinengandik babesa jasotzea espero duzuen, gure kasuan esaterako, PPk 2015ean egin zuen aldarazpena arbuiatu baikenuen”.

Interesatu Zaitez