Izaskun Bilbaok lortu du hizkuntza gutxituetan eginiko produkzioak kultura suspertzeko Europako ebazpenean jasotzea

Izaskun Bilbao Barandicak Kultura suspertzeko planaren inguruan Europako Parlamentuak aurrera eraman duen negoziaketan eginiko ekarpenek ekarri dute plangintza horretan hizkuntza gutxituetan eginiko produkzioei eman beharreko babesa jasotzea

Izaskun Bilbaok lortu du hizkuntza gutxituetan eginiko produkzioak kultura suspertzeko Europako ebazpenean jasotzea 17Irailak
2020
2020 IrailaK 17 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Ebazpenak, gaur arratsaldean eginiko bozketan eman diren 686 botoetatik aldeko 598 boto jaso dituenak, kultur jardueraren garrantzia berresten du Europako aniztasun eta sormenaren adierazpen gisa, eta bere dimentsio industriala eta BPGari eta enpleguari egiten dion ekarpena azpimarratzen ditu. Era berean aitortzen du sektoreak eta bere profesionalek pairatutako sufrimendua eta COVID-19ak Kulturan izan duen eragina, Europa Sortzailea plana nabarmen handitzea proposatzen da eta plan honetan aurreikusitakoaren %2, gutxienez, Batasuneko sortzaileak babestera bideratzea.

Europako Parlamentuko euskal diputatuak planteatu duen proposamenaren helburua da hizkuntza gutxituetan eginiko kultur produkzioek izan ohi dituzten zailtasunak zuzentzea. Batasunak abian jartzen dituen programetako askok lehentasuna ematen diete Batasuneko 24 hizkuntza ofizialetan eginikoei, Estatu Kideetako hizkuntzak direlako. Era berean, hizkuntza gutxituetan eginiko hezkuntza eskaintzak Erasmus plus bezalako mugikortasun eta elkartrukatze programetan, eta zailtasunak dituzte Batasun mailako lehiaketetan parte hartzeari dagokionez.

Horregatik, Izaskun Bilbao Barandicak hainbat proposamen egin zituen arazo hori gogora ekartzeko eta aipamen berezien bidez konpontzeko. Lehenengo eta behin, Batasunaren goiburuak aldarrikatzen duen “Aniztasunak” kontinentean hitz egiten diren hizkuntza gutxituak ere aintzat hartu behar dituela. Era berean, alternatibak planteatu zituen Renew taldeak negoziaketetan aurkeztu zuen proposamenean jaso direnak, hizkuntza gutxituetan eginiko produkzioei buruz eginiko aipamen berezia txosten horretan jasoa izan zedin. Argudio horiek babestu zituen hizkuntza gutxituetan eginiko produkzioek lortutako arrakasta gogora ekarriaz. Hauen artean daude euskaraz egin diren Loreak eta Handia.

Izaskun Bilbao Barandicak lorpen hau baloratu du “`Aniztasunean Batuta´ Europako Batasunaren goiburuaren beraren lorpena” den aldetik . Egunero lan egiten dugu hizkuntza gutxituak, hauen artean Euskarak, adierazten duten kulturak, hizkuntza hauetan egiten diren kultur produkzioak, aniztasun horren parte izan daitezen”.

Interesatu Zaitez