Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria eta berrautaketarako hautagaia izan da gaur Gasteizko Ganberan egiaztagiriak aurkeztu dituen ordezkaritza jeltzalearen burua
Joan den uztailaren 12ko Euskal Hauteskundeetan hautatuak izan ziren EAJ-PNVko 31 legebiltzarkideen akreditazioak Eusko Legebiltzar berria eratzeko atzerako kontua jarri du abian, prozesu hau aktibatzeko behar den akreditazioa duen Ganberako ordezkarien herena gainditu delako. 31 ordezkari jeltzaleek euren egiaztagiriak aurkeztu dituzte ostiral goizean Gasteizko Ganberan, eta agiri horrek XII. legegintzaldiko legebiltzarkide direla egiaztatzen du.
Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria eta berrautaketarako hautagaia izan da egiaztapena izapidetu duen lehen ordezkari jeltzalea, eta haren atzetik joan da Eusko Legebiltzarreko jarduneko presidentea eta Bakartxo Tejeria berrautaketarako hautagaia. Urkulluren eta Tejeriaren atzetik, Euzko Abertzaleak talde parlamentarioko gainerako kideak izan dira. Guztiak sartu dira Legebiltzarrean, Covid-19 pandemiak indarrean jarritako osasun-neurriak betez eta errespetatuz. Egiaztagiriak eman aurretik, EAJ-PNVko legebiltzarkideak Osoko Bilkuren Aretoan jarri dira, distantziari eta higieneari buruzko arauak zorrotz betez, argazki kolektiboak eta banakakoak egiteko.
EAJk XII. legegintzaldian izango dituen 31 legebiltzarkideetatik, 12k Bizkaiko Lurralde Historikoa ordezkatzen dute, 10ek Gipuzkoakoa eta 9k Arabakoa. Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldean emakumeen gehiengoa egongo da, 16, eta gizonena, 15. Halaber, 11 izango dira 40 urtetik beherako legebiltzarkide jeltzaleak. Eta sei izango dira Eusko Legebiltzarrean estreinatuko diren EAJ-PNVko ordezkariak.
XII. Legegintzaldiko legebiltzarkideen herena egiaztatuta, Bakartxo Tejeria jarduneko Eusko Legebiltzarreko presidenteak datozen 15 egunetan zehaztu beharko du Eusko Legebiltzar berria eratzeko data.
Eusko Legebiltzarrean emandako kredentzialen argazkiak deskarga ditzakezu esteka honetan: https://labur.eus/Argazkiak_Akreditazioak