Bizkaiko zerrendaburuak, horretarako, Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko akordio bat proposatu du, osasun-sistema, zerbitzu publikoak eta pertsona eta familia ahulenei laguntza bermatuko dien tresna gisa
Leixuri Arrizabalaga EAJ-PNVko Bizkaiko zerrendaburuak gaur arratsaldean Plentzian esan duenez, "gizarte honen pultsua berreskuratzeko unea da", Euskadik Covid-19ko pandemiaren ostean bizi dituen ondorio emozional, sozial eta ekonomiko larrien ostean. Horretarako, EAJ-PNVk "inbertsioan, industria aurreratuan, berrikuntzan, nazioartekotzean eta zerbitzu aurreratuen ekonomiaren laguntzan" oinarritutako Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko akordioaren alde egiten duela azaldu du. "Osasun sistema eta zerbitzu publikoak bermatzea tokatzen da; pertsona eta familia ahulenei laguntzea. Ekonomia suspertzea, enpresei laguntzea eta enplegua sortzea tokatzen da. EAJ-PNVren lehentasun nagusia da ", ziurtatu du.
Akordio horrek 10.000 milioi euroko aurrekontua izango luke baliabideetan eta bere helburua langabezia tasa %10etik behera jaistea litzateke. "Emandako hitza bete dugu" eta "berriz ere gure hitza konprometitzen dugu". "Gure kontu publikoak saneatuta daude" superabita du 2017tik, eta zor publiko murritza, "Eta orain susperraldirako eta inbertsiorako tartea ematen digu. Koronabirusaren pandemia kolpe gogorra izan da, baina eginbeharrak eginda aurkitu gaitu ", gaineratu du.
Plentziako El Astillero plazan gauzatu den ekitaldian, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak ere hartu du hitza. Ehun bat alderdikideren babesa izan dute, erakundeetako eta alderdiko barne kargudunak, eta kanpaina atipiko eta garrantzitsu honetan parte hartu nahi izan dute.
Bere hitzaldian, Atutxak euskal autogobernua eta horren kudeaketa azpimarratu ditu, Iñigo Urkullu lehendakari eta berrautaketarako hautagaiaren gidaritzapean. "Azken hilabeteak oso gogorrak izan dira eta aurretik datorrena be gogorra izango da. Horregatik, EAJ-PNVk, beste behin ere, herriaren aurrean konpromisoa hartzen dau honetik be urtengo dogula. Zutik jarriko dogu herri hau", aurreratu du. Eta, horretarako, "autogobernua aldarrikatzen dogu". "Azkenengo 40 urteetan, hainbat egoera gogorrei aurrera egin dautsegu. Eta aurrera urten dogu autogobernu horren kudeaketa ona izan dalako, zintzoa eta erantzukizunez eroan daualako aurrera EAJ-PNVk", aldarrikatu du Bizkaiko ordezkari jeltzaleak. "Sarritan esaten digute Madrilera eskean goazela eta gure botoak geurea dan gauza baten alde ematen dogula. Eta egiten jarraituko dogu. EAJ-PNV ez badago Madrilen, ez dago Estatutua betetzerik”, agindu du. "Horregatik da hain garrantzitsua uztailaren 12an danok botoa emotera joan eta Eusko Jaurlaritza indartsu bat eratzea Madrilekin interlokutore garrantzitsu bat izateko. Horretarako eskatzen dogu botoa", ziurtatu du Atutxak.