Sondikako eta Gueñes-eko Batzokien kontra egin diren erasoak salatu eta gogorki gaitzetsi ditu BBBk

EAJ-PNVren Bizkaiko Herrialde Buru Batzarrak jarduera hauek onartezin jo ditu, eta egileei berriz ere exijitu die berehala halakoak egiteari utz diezaiotela, hilabete batean nabarmen biderkatu direla ikusita.

Sondikako eta Gueñes-eko Batzokien kontra egin diren erasoak salatu eta gogorki gaitzetsi ditu BBBk 08Ekainak
2020
2020 EkainaK 08 |
BBB

PARTEKATU

Bizkai Buru Batzarrak enegarren aldiz salatu eta gaitzetsi behar izan du bere egoitzen kontra egin diren erasoa. Oraingo honetan Sondikako eta Gueñes-eko lokaleko hormetan pintadak egin dira Patxi Ruiz ETAko presoaren egoerari erreferentzia eginez eta `amnistia´ eskatuz.

Presoen eskubideak eta bestelako gai politikoak aldarrikatzea guztiz zilegi den arren, ez da bat ere zilegi alderdi politikoen egoitzetan pintadak egitea bezalako jarduera antidemokratikoen bidez egitea. Honelakoak dira krispazioa eta gatazka elikatzeaz arduratzen direnen aldetik eman ohi diren jarduerak; elkarbizitzaren bidea egin nahi ez dutenenak; gatazka eta mehatxua besterik bilatzen ez dutenenak. Izan ere, halakoak badira ahoz defendatzen duten kausari egiten dioten ekarpen handia, mesede eskasa egiten diote. Irtenbideak bilatzeko modurik onena da bakoitzak bere aldetik laguntzea eta elkarlanean aritzea dagokion tokian eta erakundean, eta ez inoren jabego pribatuen hormetan pintadak egitea.

Horregatik guztiagatik ,BBBk askatasunaren eta demokraziaren kontrako eraso hauen egileei exijitzen die berehala halakoak egiteari utz diezaiotela, eta Euskadiko talde politiko guztiei eskatzen die gaitzespen honekin bat egin dezatela, eta oso bereziki EH Bilduri. EH Bilduri exijitzen diogu publikoki eraso hauetatik argi eta garbi eta zalantzarik gabe bereiztea, gerta litekeelako egunotan Euskadiko kaleetan entzuten ari garen oihu eta kontsignen egileek (eta gogoan izan behar dugu oihu eta kontsigna horiek marra gorri guztiak gainditzen dituztela eta guk halakoak gainditutzat ematen genituela) koalizio abertzale horren txartelak uztailaren 12an hautestokietan soinean eramatea. Horregatik, hain zuzen, EH Bildu taldeak izan beharko luke praktika horietatik, kontsigna horietatik eta horren itxura mafiosoak dituzten sabotajeetatik aldentzeko interesa izan beharko lukeena.

Sondikaneta Gueñesen egin diren erasoarekin, 35 dira hilabete batean Bizkaian zenbatu diren sabotajeak. Erasoak jasan dituzten beste egoitzak ondorengoak izan dira: Urduliz, Usansolo, Lezama, Kastrexana, Lemoiz, Arrigorriaga, Abando, Loiu, Larrabetzu, Artea, Areatza, Bilbo Zaharra, Deusto (hirutan), Arrankudiaga, Sabindarrak (birritan), Begoña, Erandio Goikoa, Ariz (Basauri), Durango, Abadiño, San Miguel (Basauri), Gurutzeta (Barakaldo), Gernika, Errepelega (Portugalete), Mungia, Algorta, Getxo Zaharra, Berango, Igorre eta Portugalete. Argi eta garbi dago nabarmen igo direla garaiz eta lekuz kanpo egoteaz gain, erabat ulertezinak eta onartezinak diren jarduerak.

Interesatu Zaitez