Arizko batzokiaren kontra eginiko eraso onartezina irmoki salatu eta txarretsi du BBBk

Lurralde-exekutibak egileei berriro exijitu die halakoak egiteari berehala utz diezaiotela eta gogoratu du 14 direla Bizkaian azken asteetan saboteatutako EAJ-PNVren egoitzak

Arizko batzokiaren kontra eginiko eraso onartezina irmoki salatu eta txarretsi du BBBk 24Maiatzak
2020
2020 MaiatzaK 24 |
BBB

PARTEKATU

Bizkai Buru Batzarrak erabat salatu eta gaitzetsi nahi ditu azken orduetan Arizko (Basauri) batzokiko fatxadan ezezagun batzuek egin dituzten pintadak. Azken eraso honi gehitu zaizkie aurreko asteetan Durango, Abadiño, San Miguel (Basauri), Gurutzeta (Barakaldo), Gernika, Repélega (Portugalete), Mungia, Algorta, Getxo Zaharra, Berango, Igorre, Sabindarrak (San Ignazio-Bilbo) eta Portugaletekoan egindako erasoei. Osotara 14 batzoki izan dira eraso hauek pairatu dituztenak. Honetan ere Patxi Ruiz ETAko presoaren egoerari erreferentzia egiten dituzten pintadak egin dituzte ‘Patxi Ruiz gose greban’ y ‘Amnistia osoa’ horman idatziz. Baina bereziki larria da diana baten barruan EAJ-PNVren siglak margotutako. Halako mehatxuak beti eta une oro dira onartezinak, bereziki 2020an, euskal gizarteak atzean utzi dituelako, duela hainbat urte, halako adierazpen eta jarrerak.

BBBk exijitu egiten du berehala halako jarduera onartezinak egiteari uztea, irtenbideak eskaini beharrean, Bizkaiko eta Euskadiko biztanleria gehienak amesten duen elkarbizitza oztopatu baino egiten ez dutelako. Gaur egun euskal hiritargoaren borondatea da koronabirusak ekarri duen pandemia hau gainditzeko ahaleginak egitea. Zentzu honetan, exekutibak Bizkaiko eta Euskadiko alderdi politikoei eskatu die publikoki salaketa honekin bat egitea eta halako jarduera totalitarioak irmoki salatzea.

Zoritxarrez, azken egunotan halako jarduerak berriro sortzen hasi dira eta gizarte zibila eta alderdi politikoak ezin gara horren aurrean besoak gurutzatuta geratu. Ekintza horiek agerian uzten dute azken hilabete hauetan bizi dugun salbuespen egoeran ere badirela xantaia, mehatxua, hertsapena eta iraina beren mesedetan erabiltzen jarraitu nahi dutenak. Oraindik ez dira konturatu euskal herritarrek, suntsitzea baino,eraikitzea eskatzen dutela, irainen ordez hitz egitea erreklamatzen dutela eta, mesprezuen ordez errespetua aldarrikatzen dutela.

Interesatu Zaitez