Abadiño eta Durangoko batzokien kontra egin diren azken erasoak salatu ditu BBBk

Bizkaiko EAJ-PNVko exekutibak Bizkaia eta Euskadiko alderdi politikoei eskatzen die publikoki salaketa honekin bat egin dezatela eta halako jarduera totalitarioak irmoki gaitzestea

Abadiño eta Durangoko batzokien kontra egin diren azken erasoak salatu ditu BBBk 21Maiatzak
2020
2020 MaiatzaK 21 |
BBB

PARTEKATU

Enegarren aldiz, Bizkai Buru Batzarra berriz irten behar izan da bere egoitzetako biren kontra egin diren erasoak gaitzestera. Ostegun goizaldean ezezagunek hainbat pintada egin zituzten Abadiño eta Durangoko batzokietan, berriz ere Patxi Ruiz ETAko presoaren `egarri eta gose grebari´ erreferentzia eginez eta ‘Patxi Ruiz borrokan’, ‘Amnistia’, ‘Patxi duintasun eredu zara’ eta ‘Amnistia osoa´ mezuekin. Zentzu honetan, exekutibak Bizkaiko eta Euskadiko alderdi politikoei eskatu die publikoki salaketa honekin bat egitea eta halako jarduera totalitarioak irmoki salatzea.

Bart gauean Durangaldeko herrietan egin direnak gehitzen zaizkie San Miguel (Basauri), Gurutzeta (Barakaldo), Gernika, Repélega (Portugalete), Mungia, Algorta, Getxo Zaharra, Berango, Igorre eta Sabindarrak (San Ignazio-Bilbo) batzokietan y eta duela bi aste Portugaletekoan egin ziren erasoei. Osotara 13 batzoki izan dira eraso hauek pairatu dituztenak. Zenbakiek eta alderdi politikoen kontra eginiko erasoek agerian uzten dute halako jarduera mafioso eta totalitarioak ugaritu direla eta, gainera, gauez egin dira gaur egungo alarma-egoerarako ezarri diren konfinamendu arauak urratuz, gainerako hiritarrek arauok errespetatzen ari diren bitartean.

Horregatik guztiagatik, BBBk halako ekintza mehatxatzaile eta faxistak salatu nahi ditu eta gogora ekarri nahi du halako praktikek ez dutela laguntzen elkarbizitzaren eta ezberdina errespetatzeko bidea egiten, eta bide hori da, hain euskal gizartearen gehiengo nagusi batek eskatzen duena. Beste behin ere, era horretako jarduerak egiteari uztea exijitzen dugu, irtenbideak eskaini beharrean Bizkaiko eta Euskadiko hiritargoak amesten duen elkarbizitza oztopatzen dutelako. Euskal hiritargoak, gaurko egoeran, esfortzuak egin behar eta nahi ditu koronabirusaren pandemia hau gainditzeko lanean.

Ildo beretik, EAJ-PNVren Bizkaiko exekutibak irmoki salatu nahi ditu Podemosek, Durangoko egoitzan, eta Bilboko Zazpi Kaleetako Erronda Kaleko Herriko Tabernak jaso dituzten erasoak.

Interesatu Zaitez