Gorospek larrialdiak eta gaixotasun infekziosoak osasun-espezialitate gisa aitortzeko eskatu dio Illari

Euskal Taldeko diputatuak deitoratu du sektorearen aldarrikapen historiko horrek ez duela "inoiz BOEren atea zeharkatzen", eta, gure inguruko herrialdeetan ez bezala, "ez du zentzurik Espainiako Estatuan aitortzarik gabe jarraitzeak"

Gorospek larrialdiak eta gaixotasun infekziosoak osasun-espezialitate gisa aitortzeko eskatu dio Illari 20Maiatzak
2020
2020 MaiatzaK 20 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Josune Gorospe Euskal Taldeko Osasun gaietarako bozeramaileak larrialdiak eta gaixotasun infekziosoak osasun espezialitatetzat hartzeko eskatu dio Salvador Illa Ministroari. Sektorearen aldarrikapen historikoa da, eta, tamalez, "ez du inoiz BOEren atea zeharkatzen".

Espainiako Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, gaixotasun infekziosoak eta larrialdiak Estatuko BAME prestakuntzaren esparruan sartzeko proposamenean aurrera egiteko eta larrialdiak erizaintzako espezialitateen dekretuan sartzeko eskatu dio Gorospek. "Askotan planteatu diren proposamenak dira, Europan onartuta daudenak, baita Kanadan eta AEBn ere, eta ez du zentzurik Estatuan existitu gabe jarraitzeak", ziurtatu du.

Proposamena EAJ-PNVk osasun arloan duen ildo politikoan txertatu du Gorospek, hau da, gure eskumenen esparrua "irmo" defendatzea eta "Ministerioaren eskumenen esparruan proposamen eraikitzaileak egitea", sistema "hobetzen jarraitzeko".

Hain zuzen ere, Josune Gorospek "doikuntza" terminoa ekarri du gogora, Sanchezek berak gaur goizeko osoko bilkuran Gobernu barruan osasun sistema aztertzeko batzorde baten inguruan eta `beharrezko doikuntzak egiteari buruz´ hitz egiteko erabili duena. "Doitzea ez da inolaz ere birsortzea, baizik eta ondo funtzionatzen ari den sistema batean hobekuntzak proposatzea", ohartarazi du. Hori dela eta, eta "bikaintasuna lortu arteko hobekuntzak teknologian, azpiegituretan, ikerketan, txertoetan, baina batez ere giza baliabideetan inbertitzea" eskatzen duela kontuan hartuta, larrialdiak eta gaixotasun infekziosoak osasun-espezialitate gisa onartzeko eskatu dio Gorospek, "Belaunaldien arteko errelebo berri bat baldintza horietan eman behar delako". 

Interesatu Zaitez