Andoaingo Udalak 600.000 euroko partida egokitu du COVID19ak udalerrian eragin duen inpaktua minimizatzeko

Datorren ostegunean, maiatzaren 7an, argitaratuko da Andoaingo merkataritzarako, ostalaritzarako eta langile autonomoentzako laguntzei buruzko agindua

Andoaingo Udalak 600.000 euroko partida egokitu du COVID19ak udalerrian eragin duen inpaktua minimizatzeko 30Apirilak
2020
2020 ApirilaK 30 |
Andoain

PARTEKATU

Andoaingo alkate Maider Lainezek eta alkateorde Mari Jose Izagirrek jendaurrean aurkeztu dituzte COVID19k Andoainen eragindako inpaktua minimizatu nahi duen laguntza-aginduaren xehetasunak.

Deialdi honen helburua Andoaingo herritarren interes orokorra babestea da, establezimenduak nahitaez ixteak edo jarduera ekonomikoa nabarmen murrizteak eragindako autonomoei, merkataritzari, ostalaritzari eta antzekoei likidezia emanez, behin osasun-alarma amaituta, gure ekonomia ahalik eta lasterren berpizteko.

Deialdi honi aurre egiteko 600.000 euroko partida erabiliko dira. Laguntza horien zenbatekoa hiru diru-laguntza ildotan ezartzen da:

1.LERROA: Hilean establezimendu bakoitzeko 400 euroko zenbateko finkoa emango zaie Andoainen txikizkako merkataritza, ostalaritza eta antzeko jarduerak (adibidez, merkatuko postuak) egiten dituzten pertsona fisikoei edo juridikoei, jarduera gauzatzen duten establezimendua nahitaez itxi behar izan badute.

Salbuespen gisa, baldintza hauek betetzen dituzten establezimenduen titularrek ere laguntza ekonomikoa eskatzeko eskubidea izango dute: era partzialean itxita edo bakarrik larrialdiei erantzuteko irekita egon diren gozogintzako produktuen eta gozokien saltokiak, optikak eta fisioterapiako, podologiako, logopediako eta terapia okupazionaleko zentroak.

Baldintza nagusiak: Andoaingo udalerrian jendearentzako lokal irekia izatea, eta Ogasunaren eta Udalaren aurreko betebeharrak egunean izatea.

2.LERROA: Hilean 350 euroko zenbateko finkoa emango zaie Andoaingo langile autonomoei, lan elkartuko kooperatibetako bazkide direnei barne, jarduera utzi behar izan baldin badute, edo alarma egoeraren adierazpenaren ondorioz, aurreko seihilekoan batez beste fakturaturiko diru-sarreren %75eko murrizketa izan badute.

Baldintza nagusiak: Alarma egoera adierazpenaren ondorioz jarduera utzi behar izateagatik aparteko prestazioa aitortuta izatea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altan egotea eta helbide fiskala Andoainen izatea.

3. LERROA: Hilean 250 euroko zenbateko finkoa emango zaie Andoaingo langile autonomoei, lan elkartuko kooperatibetako bazkide direnei barne, alarma egoeraren adierazpenak eragindako diru-sarreren murrizketa konpentsatzeko.

Baldintza nagusiak: Jarduerarekin jarraitu baldin bada, 2020ko martxoko edo apirileko fakturazioa aurreko seihilekoan batez beste fakturaturikoaren aurrean gutxienez %50 murriztu izana. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altan egotea eta helbide fiskala Andoainen izatea..

ESKARIAK

Eskariak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskabideak, nahitaezko dokumentazio atxikiarekin batera, Erregistro Elektronikoaren bidez izapidetuko dira (sinadura digitaleko txartel batekin). Laguntzari buruzko zalantzak Andoaingo Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu eta Gazteria Sailaren bitartez erantzungo dira, 943 300 830 telefonoaren bidez (390 luzapenean).

BETEBEHARRAK

Diru-laguntza jasotzen dutenen betebeharren artean dago enpresa-jarduerari gutxienez 6 hilabetez eustea, jarduerari berriro ekiteko eta/edo alarma-egoera kentzeko baimena eman eta hurrengo egunetik aurrera.

Laguntzak bateragarriak eta osagarriak dira beste hainbat erakundek susta ditzaketen beste laguntza batzuekin, baina oinarri hauen helburu berarekin sustatuko diren diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jaso direla jakinaraziko da.

Interesatu Zaitez