Bizkaiak laguntzetarako epeak laburtu eta izapideak arinduko ditu Covid-19aren eragina murrizteko sektore kaltetuenetan

Ekimen hau mesedegarria izango da, bereziki, gaur egungo egoera dela-eta itxita edo kaltetuta dauden sektoreentzat, pertsona fisiko eta juridikoentzat, eta mikroenpresentzat eta enpresa txiki eta ertainentzat

Bizkaiak laguntzetarako epeak laburtu eta izapideak arinduko ditu Covid-19aren eragina murrizteko sektore kaltetuenetan 23Apirilak
2020
2020 ApirilaK 23 |
Bizkaiko Foru Aldundia

PARTEKATU

Ekimen hau mesedegarria izango da, bereziki, gaur egungo egoera dela-eta itxita edo kaltetuta dauden sektoreentzat, pertsona fisiko eta juridikoentzat, eta mikroenpresentzat eta enpresa txiki eta ertainentzat. Indarreko araudian aurreikusitako presako prozedurak aukera ematen du aurretiazko kontsulta publikoaren izapidea eta entzunaldia eta informazio publikoaren izapidea ez egiteko; beraz, izapidetzeko epeak erdira murriztuko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak hartu duen erabaki bati esker, hemendik aurrera presako prozedura erabilita izapidetuko dira COVID-19aren ondorioz gure lurraldeko ekonomian eragindako ondorio negatiboak arintzeko diren laguntza, dirulaguntza eta neurri guztiak. Prozedura mota hori jasota dago gaur egungo araudia, eta erabiltzen da, besteak beste, aurreikusi ezin diren ezohiko egoerak gertatzen direnean (gaur egungo pandemia, adibidez), eta aukera ematen du aurretiazko kontsulta publikoaren izapidea eta entzunaldia eta informazio publikoaren izapidea ez egiteko eta, beraz, izapidetzeko epeak erdira murrizteko.

Presako prozedura erabilita izapidetuko diren dirulaguntzak eta ekimenak izango dira, bereziki, gaur egungo egoera dela-eta itxita edo kaltetuta dauden sektoreentzat, pertsona fisiko eta juridikoentzat, eta mikroenpresentzat eta enpresa txiki eta ertainentzat. Horrez gainera, bitarteko erakundeentzat ere izan ahal izango dira baldin eta zuzenean eta modu egiaztatuan laguntzen badiete goian adierazitako sektoreei, mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei.

ITURRIA: BFA

Interesatu Zaitez