“Martxoaren 23an egin genituen lehen proposamenak, batzuei ezezkoa eman zien udal gobernuak eta beste batzuei ez die erantzun. Neurri zehatzik martxan jarri gabe denbora pasatzen ari dela ikusten dugu eta uste dugu ezin garela denbora gehiagoz geldirik egon. Horregatik aurkeztu dugu epe motz, ertain eta luzerako neurriak jasotzen dituen proposamen berri bat, 500.000 euro inguruko aurrekontua izango lukeena, lehen bai lehen guztion artean landu eta martxan jartzeko asmoz”.
Larrialdi egoera ezarri zenetik asteak pasa direla ikusita eta udala izanik gertutasun gehien duen erakundea, EAJ udal taldearen ustez premiazkoa da krisiari aurre egiteko udaletik neurriak lehen bai lehen martxan jartzea. Hori dela eta, jetzaleek proposamen zehatz bat aurkeztu dute udalean, eman beharreko pausoak azkartzeko asmoz. “Gizarte zerbitzuetatik pertsonei egingo zaien arreta bermatzea beharrezkoa da eta era berean jarduera ekonomikoa bermatzeko neurri ekonomikoak martxan jartzea” azaldu du Oier Korta bozeramaile jeltzaleak. Proposamenak udal taldeen mahaian adostea ezinbestekoa da, udal gobernuak duelako neurriak martxan jartzeko eskumena eta borondate horrekin jarri ditu EAJ udal taldeak proposamenok mahai gainean. Jeltzaleek azaldu dute martxoaren 23an egin zituztela lehen proposamenak eta batzuei ezezkoa eman diela udal gobernuak eta beste batzuei ez diela erantzun. “Neurri zehatzik martxan jarri gabe denbora pasatzen ari dela ikusten dugu eta uste dugu ezin garela denbora gehiagoz geldirik egon. Horregatik aurkeztu dugu epe motz, ertain eta luzerako neurriak jasotzen dituen proposamen berri bat, 500.000 euro inguruko aurrekontua izango lukeena, lehen bai lehen guztion artean landu eta martxan jartzeko asmoz”.
Ondorengoak dira EAJ udal taldeak proposatutako neurriak:
EPE MOTZEAN ETA AZKARTASUNEZ HARTU BEHARREKO NEURRIAK
EPE ERTAIN ETA LUZERA
UKUEREN BITARTEZ ETA LANBIDEREKIN ELKARLANEAN, SUSTATU BEHARREKOAK
EAJ udal taldeak egoerari aurre elkarlanean egiteko lanean jarraitzeko asmoa azaldu du, “indarrak batzeko momentua da, elkartasunerako momentua, eta guztiok egin behar dugu gure esku dagoen guztia krisi honetatik inor atzean utzi gabe ateratzeko” amaitu dute jeltzaleek.