Urkullu Lehendakariak mahai batera deitu ditu alderdi politikoak, apirilaren 30ean, osteguna, "Euskal hauteskundeak abuztua baino lehen deitzeko aukera aztertzeko"

Ikuspegi epidemiologikotik, uztaila hauteskunde-deialdirako egokiena izan daitekeela ziurtatu du, kutsatzeko arriskua tasarik txikienetan egon daitekeelako. Gainera, udazkena pandemiaren susperraldiarekin bat etor daiteke, aurre egiteko txertorik gabe

Urkullu Lehendakariak mahai batera deitu ditu alderdi politikoak, apirilaren 30ean, osteguna, 24Apirilak
2020
2020 ApirilaK 24 |
Eusko Jaurlaritza
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorraren aurrean agertu da gaur, aurrez aurre eta berak eskatuta, bere azken agerralditik, apirilaren 2tik, Eusko Jaurlaritzak aurrera eramandako jarduera guztien berri emateko, gardentasun osoz. Lehendakariarekin batera, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu, Osasun sailburu Nekane Murga eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez ere agertu dira.

Lehendakariak bere hitzaldian iragarri duenez, datorren ostegunean, apirilaren 30ean, "Alderdi politikoen mahaia deituko du, osasun-larrialdietarako adierazpena ebaluatzeko eta hiru hilabeteko epean, abuztua baino lehen, euskal hauteskundeak deitzeko aukera aztertzeko". Azaldu duenez, hiru arrazoitan oinarritzen da erabakia:

  • Lehenengoa: alderdi politiko guztiek agerraldiak edo bilerak egiteko eskaera egin dute, bai Legebiltzarrean, bai eta talde parlamentarioen ordez, beste alderdi batzuekin ere.
  • Bigarrena: Osasun agintariek darabiltzaten hipotesien arabera, kutsatzeko arriskua uztaileko tasarik baxuenetan egon daiteke. Aitzitik, udazkenaren hasieran baliteke izurritea berriro agertzea, eta ez da, Lehendakariak azaldu duenez, inola ere, txertorik izango. Aurreikuspen horren arabera, komenigarria da uztailean hauteskunde-deialdi bat egiteko aukera aztertzea.
  • Hirugarrena: krisiaren dimentsioak eta sakontasunak eskatzen du, lehenbailehen, Legebiltzarra erabat eratuta egotea eta funtzio guztiak dituen gobernua izatea.

Lehendakariak gaineratu duenez, badakigu hauteskunde-hitzorduaren ondoren Legebiltzarra eratzeko eta Jaurlaritza berria eratzeko asteak hasiko direla. Aldi hori udarekin bat etortzeak jarduerari lehenbailehen berrekitea ahalbidetuko luke, aurtengo aurrekontua gauzatzeko eta hurrengo urteko ekonomia- eta aurrekontu-gidalerroak onartzeko funtsezko une batean”.

Iñigo Urkulluk azaldu duenez, horiek dira datorren ostegunean, apirilaren 30ean, euskal alderdi politikoekin hausnarketa eta analisirako erabiliko dituen irizpideak.

Interesatu Zaitez