Urkullu Lehendakaria: "Normaltasun berrirako trantsizio Plana modu partekatuan eraiki behar da"

Iñigo Urkullu Lehendakariak Euskadiko ekoizpen-jarduerara itzultzearen balorazio positiboa azpimarratu du

Urkullu Lehendakaria: 19Apirilak
2020
2020 ApirilaK 19 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

Espainiako Gobernuko Presidente Pedro Sanchezek deitutako Presidente autonomikoen seigarren bileran parte hartu du Iñigo Urkullu Lehendakariak, Lehendakaritzatik bideokonferentzia bidez, Covid-19 koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko.

Bere hitzaldian, Lehendakariak azpimarratu du "prebentzioaren eta auto-babesaren kultura zibikoa" finkatu dela euskal gizartean. Hori horrela, positibotzat jo du Euskadin ekoizpen-jarduerara itzuli izana, "aste hauetan normaltasunez eta ia gorabeherarik gabe jardun izan delako enpresa bakoitzaren akordio eta lankidetza ereduari esker".

Lehendakariak bileran partekatu ditu Eusko Jaurlaritzak apirilaren 27tik aurrera adingabeak kalera ateratzeko, saltokiak eta negozio txikiak modu mugatu eta arautuan irekitzeko eta banakako jarduera fisikoa baimentzeko proposatutako lehen neurriak. Hala, "UNICEF eta Save the Children erakundeen gomendioak kontuan hartzea" garrantzitsua dela adierazi du, "adingabeak kalera irten ahal izateko, denbora-baldintza mugatuetan, urrunduta eta taldekatzerik gabe”.

Bestalde, Lehendakariak koordinazioa eta erantzunkidetasuna azpimarratu ditu, Autonomia Erkidego bakoitzaren eskumen-esparruak eta errealitate sozioekonomikoak errespetatuko dituen normaltasun berrirako trantsizio-prozesua egiteko giltzarri gisa. Ildo horretan, Alemaniako eredua erabili du jarraitu beharreko adibide gisa, eta subsidiariotasun-printzipioa aplikatzea eskatu du.

Interesatu Zaitez