Autonomietako Presidenteen artean “elkarrizketa gehiago eta erabakiak elkarren artean hartzea” eskatu du Aitor Estebanek: “Ez lukete edukirik gabeko fatxada hutsa izan behar”

RNE irratian egin dioten elkarrizketan, Euskal Taldeko bozeramaileak baieztatu du Espainiako gobernuaren aldetik ez direla berarekin harremanetan jarri bilera bat hitzartzeko. Ildo beretik berretsi duenez, akordio handietatik harago “gako nagusia da hurrengo Aurrekontua”.

Autonomietako Presidenteen artean “elkarrizketa gehiago eta erabakiak elkarren artean hartzea” eskatu du Aitor Estebanek: “Ez lukete edukirik gabeko fatxada hutsa izan behar” 13Apirilak
2020
2020 ApirilaK 13 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, “elkarrizketa gehiago” eta Koronabirusaren krisiaren kudeaketan “erabakiak elkarren artean hartzea” eskatu dio Espainiako gobernuari. Zentzu berean gaineratu du Pedro Sánchezek autonomietako presidenteekin astero egin ohi dituen bilerek ez luketela “edukirik gabeko fatxada” izan behar.

Lehendakariak berak aditzera eman duenaren ildo beretik, Estebanek nabarmendu du Espainiako gobernuak iragarpenak “presaka” egin dituela, besteak beste sintomarik ez duten pertsonak urruntzeaz edo maskarak erabili behar izateaz “neurri horiek abian jarri behar dituena” ezustean harrapatuz; horregatik, Espainiako gobernu zentralari eskatu dio aldebakartasunetik aldentzea, Presidenteen arteko Konferentzietan eztabaida eta debatea sustatzea eta “neurririk egokienak era horizontalago batean” aztertu ahal izatea.

Edozein kasutan, Estebanek defendatu du alarma-estatuari eutsi behar zaiola eta mugikortasuna murriztu behar dela, baina deitoratu du neurri batzuk tokian tokiko gizarte sarera eta sare ekonomikora moldatzeko aukerarik eman ez izana, ildo nagusiak errespetatuz, betiere. “Araudia egokitzeko aukera emango balitz, horrek erraztuko luke Autonomia Erkidegoek egin beharreko kudeaketa”, baieztatu du Estebanek krisialdi honetan oinarrizko zerbitzuak haiek kudeatzen dituztela nabarmendu ondoren.

Kongresuan ematen ari den egoeraz eta Parlamentua osatzen dute taldeen jarrera ezberdinaz, Estebanek baieztatu du oraingoa ez dela “joko politikoetan aritzeko” edo “bestelako gehiengoekin espekulatzeko garaia”. Zentzu berean eta EAJ-PNVren aldetik “beti esango dugu elkarrizketa gehiago behar dugula” nabarmendu ondoren gaineratu duenez itun handietatik harago “gakoa da hurrengo Aurrekontua. Irtengo ez balitz, gobernu krisi batera eramango gintuzke eta, seguruenik, hauteskunde berriak egin behar izatera. Eta, gauden egoeran, hauteskunde berriak egitea ez da nahiko genukeena”, ezarri du.

Amaitzeko, Espainiako gobernuak jarduera ekonomikoa “hibernazio egoeratik ateratzeko” hartu duen erabakiaz eta gaur lan eguna den komunitateetan hasi denaz, Estebanek nolabaiteko jarduera ekonomikoari eustea aldarrikatu du enpleguak babesteko eta “osasun segurtasuna lehenetsiz”. “Egoeraren araberako neurriak hartu behar dira, bestela, enpleguen galera eta hondamendi ekonomikoa ikaragarria izango delako, eta urte askoan ezin izango da berreskuratu. Nik uste dut gobernatzen dutenen derrigorra dela datu guztiak neurtzea. Zalantzarik gabe, lehenengo dago osasuna,baina osasun neurriak eta segurtasun neurriak errespetatzen badira eta bete ahal badira, nolabaiteko jarduera ekonomikoari eutsi behar zaio, bestela, egoerarik ahulenean dauden kolektiboek are gehiago sufrituko dutelako”, laburbildu du.

Interesatu Zaitez