Idoia Sagastizabalek Ogasun Ministroaren aurrean defendatu du herrialde historikoen eta Nafarroaren “foru berezitasuna”

Diputatu jeltzaleak gogobetez hartu du gastu muga malgutu izana, Maria Jesús Monterok iragarri duen bezala; halaber, zerga berriak hitzartu beharra erreklamatu du eta EAEren eta Nafarroaren presentzia eskatu du sozietateen gaineko zerga Europa mailan harmonizatzeko proiektuan

Idoia Sagastizabalek Ogasun Ministroaren aurrean defendatu du herrialde historikoen eta Nafarroaren “foru berezitasuna” 20Otsailak
2020
2020 OtsailaK 20 |
Kongresua

PARTEKATU

Idoia Sagastizabalek, EAJ-PNVren Euskal Taldean Ogasun gaietarako bozeramaileak, Diputatuen Kongresuan Ogasun Ministro andrearen lehen agerraldian baieztatu du Euskal Taldea “prest dagoela” elkarrekiko errespetuan oinarrituta bada eztabaida guztietan laguntzera eta, zentzu horretan, Maria Jesús Monterori adierazi dionez “oso adi egongo gara Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herrialde historikoen eta Nafarroaren foru berezitasunean eragina izango duten gaiekin”.

Sagastizabalek gogobetez hartu du Ogasun titularrak gastu muga malgutzeko iragarri duen erabakia, eta galdetu du Gobernuak inbertsio finantzario iraunkorren katalogoa handitzeko asmoa ote duen, Europak erreklamatu duena betetzera begira.

Diputatu jeltzaleak era berean hitz egin du Ministroen Kontseiluak onartu dituen zerga berriez eta gogora ekarri du zerga hauek Ekonomia Hitzarmenaren Batzorde Mistoan adostu behar direla. Ildo beretik, Sagastizabal sozietateen zerga Europa mailan harmonizatzeko proiektuaz hitz egin du eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako eta Nafarroako ordezkarien presentzia eskatu du Europan osatu diren lantaldeetan “neurri honek zuzen-zuzenean eragiten dielako”.

Sagastizabalek amaitzeko defendatu duenez “zerga sistema batek balio behar du aberastasuna banatzeko” eta fiskalitatea aldarrikatu du gizarte eta ingurumenean hazkunde iraunkorrerako bidea egiteko “tresna laguntzaile” gisa. Halaber, diputatu jeltzaleak esan du zergen baterakuntzak ez duela zertan politika hedakorra ekarriko duten jarduera berrien kontra egin behar” eta besteak beste eskatu du zerga aldarazpenak egitea, jardun politikoen eta politika publikoen eraginkortasuna kontrolatzea eta iruzur fiskalaren kontra borrokatzea”.

Interesatu Zaitez