Antxordoki: "Lurpeko zabor-ontziak ezabatzea erabaki politikoa behar luke"

Lasarte-Oriako EAJ-PNVk, otsailaren 14an egindako ezohiko osoko bilkuraren ondoren igorritako prentsa ohar baten bidez, udal taldearen abstentzioa azaldu du zaborren edukiontzi lurperatuei buruzko prozesu parte-hartzailerako herri galdeketari dagokionez.

Antxordoki: 14Otsailak
2020
2020 OtsailaK 14 |
LASARTE-ORIA

PARTEKATU

EAJ-PNV udal taldeko bozeramailea den Jon Antxordokik bere taldearen abstentzioa baloratu du, “Gure hauteskunde programan lurperatuen gaia eramaten genuen. Gure ustez, lurperatuak kentzea erabaki politiko bat da, bere garaian instalatzea izan zen bezala. Gure ustez, erabaki hori, gainera, nahikoa babestuta dago udalean ditugun txosten teknikoekin. Txosten horiek zorrotzak dira, eta EAJ-PNVk lurpekoak kentzeko eta lur gaineko edukiontziak udal mailan ezartzeko aukera babesten dute".

Antxordokik abstentzioaren inguruko balorazioari gehitu dio honakoa esanez: “Erabakia kontsulta baten bidez hartzearen alde ez bagaude ere, Udalean barruan lan egin dugu gobernu taldeak aurkeztutako hasierako proiektuari zuzenketa eta hobekuntza ezberdinak proposatuz. Proposamen horiek mahai batean aurkeztu eta negoziatu ditugu, eta EAJ-PNVk hasieratik argi utzi du gure jarrera kontsulta hau ez egiteari dagokionez."

Etorkizunean

Ohar berean, EAJ-PNVko bozeramaileak aurreratu du zein den bere taldearen jarrera etorkizuneko kontsultari dagokionez: "Gure jarrera lurpeko zabor-ontziak kentzearen aldekoa izango da. Arazo asko sortzen dituzte, eta, ekonomikoki, urtean 100.000 euro inguruko kostea suposatzen dizkiete udal-kutxei. Gainera, uste dugu gure udalerrian gaikako bilketaren gorakadan jarri behar dugula arreta. Bilketa hobetzearen inguru EAJ-PNVk proposamenak egin ditu jada, bai gobernu-taldeari bai oposizioko gainerako taldeei".

Interesatu Zaitez