Jeltzaleen exekutibak ere beharrezko jotzen du Eusko Jaurlaritza indartsu eta sendoa izatea Euskadin hurrengo hilabeteetan planteatuko diren erronka politiko eta ekonomikoei aurre egin ahal izateko
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak ulertzen eta babesten du Urkullu Lehendakariak Euskadiko Hauteskundeak apirilaren 5erako deitzeko hartu duen erabakia. Gaur arratsaldean egin duen asteroko bileran, jeltzaleen exekutibak Urkulluren iragarpena baloratu du, aldez aurretik ezagutu duena, eta Lehendakariarekin ados, beharrezko jo du Euskadin gaur egun ahalik eta Eusko Jaurlaritzarik sendo eta indartsuena osatzea hurrengo hilabete eta urteotan euskal gizartean planteatuko diren erronka politiko eta ekonomikoei egokiro aurre egin ahal izateko. EBBko presidente Andoni Ortuzar, egunotan Mexikotik bisita ofizialean dabilena, bileran izan da baliabide teknologikoei esker eta adierazpen ofiziala egin du Mexiko DFtik. “Madrilen pendiente daukagu une honetan Gernikako Estatutua ixteko negoziaketa oso garrantzitsua, baina beste bat ere bai gure herrian Autogobernu Estatus Berri bati bidea emateko. Klima aldaketari lotutako politika ekonomikoak planteatzen dizkigun erronkak ditugu, baita trantsizio energetikoari buruzkoak ere bai, gure industrian ondorio esanguratsuak izango dituztenak. Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren erronka ere daukagu. Hainbat gai ditugu eta Gobernu sendo bat behar dugu, hautestontziek eta euskal gizarteak babestuko dutena”, adierazi du jeltzaleen buruak. Ortuzarren esanetan, “ez gaude denbora galtzeko moduan.Ezin ditugu hilabeteak ‘impasse’ batean alferrik galtzen utzi, oposizioa gaur egun blokeo politiketan murgilduta dagoelako. Gauzak horrela, gure ustez egokiena da albait arinen hauteskundeak egitea, euskal hiritargoak erabaki dezala eta hortik aurrera, hauteskunde horietatik irtengo diren erakundeek herri hau defenda dezatela”, amaitu du.
Urkullu, bigarren hautespen aldira igaroko den lehendakarigai bakarra
Iñigo Urkullu eta Bakartxo Tejeria izango dira, hurrenez hurren, Lehendakaritzarako eta Eusko Legebiltzarreko Presidentetzarako aurkeztuko diren hautagai bakarrak, beraiek baitira EAJ-PNVren Uri Erakundeen babesa jaso dutenak gaur hasi den bigarren hautespen aldira igaro ahal izateko.
OHAR GARRANTZITSUA: Hedabideek eskura izango dute gure FTPa, bertatik materiala jaitsi ahal izateko (bideoak, audioak).
HOST: pblk.eaj-pnv.eus
USER: komunika@pblk.eaj-pnv.eus
PASS: *01*Komu
Baita Wetransfer-en ondorengo esteketan ere:
HD bideoak
Audioa
Zerbitzu honen inguruko zalantzak argitzeko, jar zaitezte harremanetan Luis María Pregorekin ondorengo telefono zenbakian: 656 795 893.