Barcelona Wine Week azokan parte hartu duten 22 upategik balorazio positiboa egin dute

• Azoka berri bat da, otsailaren 3tik 5era bitartean Monjuitceko gunean egin dena, eta bere helburua da negozio aukerak areagotzea eta enpresa erakusketarien erretornua maximizatzea. • Arabako Errioxako upategiak, txakolindegiak, sagardotegiak eta likore upategiek hartu dute parte.

Barcelona Wine Week azokan parte hartu duten 22 upategik balorazio positiboa egin dute 05Otsailak
2020
2020 OtsailaK 05 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko duen estrategiaren barruan, 22 euskal upategiren parte hartzea antolatu du, HAZI Fundazioarekin elkarlanean. Euskal upategi horiek taldean parte hartuko dute azokan, Euskadi Basque Country markaren pean.

Fira Barcelonak bultzatu du azoka berri hau, Alimentaria Exhibition izeneko bere sozietatearen bitartez, sektore honetako enpresetarako nazioartekotze beste plataforma bat izateko asmoarekin. Bertan erakutsiko da egungo merkatuak duen aniztasuna eta kalitatea, mahastizaintza eta ardogintzan diharduten estatuko eremu guztien eskaintzarik zabalena balioan jarrita eta upategi mota eta espezialitate guztiei lekua eginda.

BWWren lehen edizio honetan, negozio aukerak areagotzera eta enpresa erakusketarien erretornua maximizatzera bideratuta egon da nagusiki. Beraz, azokan parte hartuta, enpresek atzerriko ardo erosleekin (banatzaileak, inportatzaileak, handizkariak, xehekariak, etab.) harremanak ezartzeko aukerak eduki dituzte, eta azken finean esportazioak handitzeko ere bai.

Hain zuzen ere azken horren inguruan parte hartu dute enpresek balorazio positiboa egin dute.

Barcelona Wine Weeken egongo diren enpresak:

ARABAKO ERRIOXA

Finca de la Rica
Ostatu
Exopto upategiak
Loli Casado upategiak
Garcia de Olano
Artuke Bodegas y Viñedos
Señorio de Arana
Javier San Pedro upategiak
Oxer Wines

TXAKOLINA

Hiruzta txakolina
Artomaña txakolina
Talai Berri txakolina
Bodega Berroja txakolina
Virgen de Lorea upategiak
Lapazaran upategiak
Hika Txakolina
Gaintza txakolina
Bizkaibarne

SAGARDOA

Astarbe Sagardotegia

LIKOREAK

Basque Moonshiners
Barañano likoreak

fuente iturria: irekia

fuente - iturria: irekia

Interesatu Zaitez